• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Berriak


Frontoi eta patioaren erreserba. Izena-ematea.

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako kirol instalazioetan datorren ikasturterako eguna eta ordua erreserbatzeko aukera zabalik dago uztailaren 17 astearte arte.

Irail hasieratik uztail bukaera bitartean patioan edo frontoian jokatu ahal izateko aukera ematen du horrek. Frontoiari dagokionez, astearte eta ostegunetan ezingo da erreserbarik egin, Olalde pilota elkarteak hartuta baitu egun horietan.

Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, jendaurreko zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek izango dute lehentasuna.

Erreserba egiteko bidali mezua Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera eta eman datu hauek:

Erreserbatu nahi den kirol instalazioa (patioa edo frontoia):
Eguna (1. aukera):
Ordua:
Eguna ( 2. aukera):
Ordua:
Arduradunaren izena:
Helbide elektronikoa:
Mobila:

Izena emandakoei txandaren emaitzen berri uztailaren 20rako emango zaie. Hartara, erreserbadunek irail hasieratik egutegi berriaren arabera jokatzeko aukera izango dute.

 

Osasun arreta euskaraz

E-mail Inprimatu PDF

Lagun iezaguzu mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen. Eskertuko dizugu

Osasun alorrean hizkuntza-eskubideen urraketa etengabea da eta egoera hori okertu egiten da nabarmen hainbat momentutan, zerbitzuen berrantolaketak edota langileen ordezkapenak euskara kontuan hartu gabe egiten direnean, besteak beste. Uda garaian arazo horiek handitu egiten dira. Adibidez, iazko udan langile elebidunak erdaldunekin ordezkatu ziren hainbat kasu ezagutu genituen. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diogu Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen garen osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak.

Herritarroi dei egin nahi dizuegu zuen osasun asistentzia euskaraz jaso edota lanean euskaraz aritzeko zailtasun edo oztopoak baldin badituzue, zuen kasua jakinarazi dezazuen. Horretarako UEMAren webguneetan formulario bat betetzeko lotura izango duzue, informazioa UEMAri helarazi, behar diren bitartekoak har ditzan. Formulario horrekin osasun zerbitzuetako langile zein erabiltzaileei ordezkapen masiboen garaian kexak egiteko bidea erraztu nahi da. Izan ere, ohikoa denez, horien kudeaketa Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egingo du, horrela dagokion kasuetan.  Helburua osasun etxeetan gertatzen diren egoeren berri modu azkarrean jasotzea da.

Herritarrok osasun asistentzia euskaraz jasotzerako orduan dituzuen arazoak jakinarazteko bidea errazteko asmoz formularioa sortu dugu, www.euskarazbizinahidut.eus webgunean.

OSASUN ARRETA EUSKARAZ JASO EZ DUZULAKO KEXARIK BADUZU, JAKINARAZ IEZAGUZU

UEMA
EHE
Behatokia
Kontseilua
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Euskaltzaleon topagunea
LAB
Medikuntzako asanblada
Berdin elkartea

Beste barik, eta informazioa zure interesekoa izango zelakoan, ondo izan eta laster arte.

 

Etxeko konpostajean sakontzeko saioak

E-mail Inprimatu PDF

Debagoieneko Mankomunitateak Etxeko Konpostajearen Jarraipen eta Aholkularitzarako Bigarren Kanpaina iazko azaroan abian jarri zuen eta bertan, besteak beste, konpostajearekin oso inplikatuta dauden erabiltzaileentzat aholkularitza espezifikoko programa bat eskaintzen da. 

Hori horrela, behar bereziak dituzten aipatutako erabiltzaileentzat formazio espezifikoko bi saio antolatu dira, biak berdinak baina egun eta leku ezberdinetan; ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Oñatiko Pleno Aretoan bata, eta bestea, ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan).

Formazio espezifikoko saio hauetan, arlo hauek landuko dira:

-          Legedia
-          Konpostajea zer den eta beharrak (auzo eta etxeko)
-          Konpostaren kalitatea eta ezaugarriak (kimiko, fisiko, eta abar)
-          Arazoak eta jarraibideak
-          Uste okerrak
-          Norberaren konpostaren analisiak
-          Erabilerak
-          Zalantzak 

Etxeko konpostajean sakontzeko antolatu diren saio formatibo hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, aldez aurretik honako telefono hauetara deitzea eskatzen da:
- Debagoieneko Mankomunitatea: 943 79 35 98 (Kristina).
- Vermican: 687 54 39 90 (Joseba).

 

 

A8M. Eskerrak eta argazkiak

E-mail Inprimatu PDF

Otsailaren 22an ospatu genuen Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa kirol froga bat baino gehiago izan zen beste behin ere. Eguraldi kaskarraren gainetik dozenaka lagun batu ginen herri bezala bikain erantzunez. Korrikalariek izugarrizko meritua erakutsi zuten eguraldia ikusirik etxean manta artean ez geratuta baina zuek, bolondres eta ikusle izan zineten guztiok are gehiago. Benetan txapela eranztekoa herri bezala emandako erantzuna. Guztiok helburu bakarrarekin, guztiok bat eginda. Eredugarria eta pozgarria benetan.

Horregatik bihotzez eskerrak luzatzea nahi genizkizueke antolakuntza lanetan ibili garen guztion izenean eta korrikalariengatik jasotako hainbat zorion agur zuei ere luzatu.

Zuenak ere bai baitira agurrok. Zuek gabe hau ez baitzen horrela gauzatuko. A8M zuek egiten duzuelako handi.

Aipatzekoa ere herriko zein inguruko, taberna eta enpresen bultzada. Ezinbestekoak horiek guztiak ere.

Bide batez, gonbidatu nahi zaituztegu 3. edizioko argazkiak ikustera. Argazkilari ibili ziren: Inaki Martinez, Edurne Iturbe, Jabi Etxaniz, Endika Iturbe, Goiena, Beñar Kortabarria, Jone Larrañaga... Ondorengo loturetan dituzue irudiok ikusgai:

Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

4. ediziorarte…

 

Antzuolako armarrian aldaketak

E-mail Inprimatu PDF

Laster beteko dira 6 urte gure herriko armarritik hamabi kanoiak kentzea eskatu zuenetik Nabarralde Kultur Elkarteak.
Kanoi hauek 1936an Eusko Jaurlaritzako armarritik eta 1979an Gipuzkoakotik kendu zirela ikusirik, Antzuolan ere prozesu bat jarri zen martxan, orain arte iraun duena, eta prozesu horri buruzko txostena irakurtzeko aukera izango da hemendik aurrera Antzuolako Udaleko webgunean.

Txostenak prozesu honetan zehar eman diren aurkikuntzak eta bitxikeriak islatzeaz gain, gure herriaren historia hobeto ezagutzeko aukera ematen du, eta gainera armarri berria nolakoa izango den definitzen da bertan. Txosten hau 2014ko azaroaren 4ko Udalbatzarrean onartu zen aho-batez eta hemen klik eginda duzu eskuragarri.

 

 


8 orria 9-tik

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner