• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Antzuola Artea

Artea

E-mail Inprimatu PDF
1. ELIZAK ETA ERMITAK


uzarrag_51. Uzarragako eliza

Tenplario garaikoa omen den eliza zahar honen (Antzuolako lehen parrokia) kanpoaldea egoera tamalgarrian badago ere, eliza barrua dugu bertan interesgarriena . Besteak beste:
- Erretaula, Antxietaren eskolakoa, bere ikasle Jeronimo de Larreak eginikoa XVII. mendean. Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mejikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia.

 

santageda2. Santa Ageda ermita

Bertako Andra Mariaren irudia (Santa Anarena eta XIII. mendekoa zena) 1984an lapurtu zuten eta oraintsu berreskuratu da berriz. Antzina ermita hau San Llorenteri –San Lorenzo- eskainita bazegoen ere, egun Santa Ageda da bertako zaindari; jaia otsailaren 5ean, San Blas ostean, ospatzen da. Bertan ogia eta haziak bedeinkatzen dira.3. San Martzial ermita

XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa (basurde buruak ikus daitezke landuta). Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari “Pikunittako -herriko baserria- eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, San Martzialgo jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, eta urtean zehar maiordomoaren etxean gordeta egoten da.


sanblas4. San Blas ermita

Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engratzia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala. Otsailaren 3an ospatzen da San Blas jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da, era berean, iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena.

 

gurutzeak5. Kalbarioko gurutzeak

XVIII. mendekoak, barrokoak, beraz. Pasioaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta emanez, eta bakoitzean oilarrari mun emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin oinez ikas zezaten. Gurutze hauek Antiguako ermitaren parean daude, errepidearen beste aldean. Kalbarioko beste hiru gurutze ere ikus daitezke Kalegoiko hormetan.

 

antigua6. Antiguako ermita

XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago, eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago.

 

 

 

 

parrokia7. Errukizko Amaren parrokia

XVI. mendean jasotzen hasitakoa, ez du egungo itxurarik izango XIX. mendera arte. Oso sinplea da, apaingarririk gabe, sarreran azaltzen den barroko erako ate aurrea izan ezik. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII.m) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarra antzuolarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa.

 

sanbartolome8. San Bartolome ermitaren kanpandorrea

Bertan kokatuta zegoen XX. mendeko 70ko hamarkada arte ermita. Egun bertako Andra Maria, XIV. mendekoa, parrokian dago.

 

 

 

2. ANTZUOLAKO ERROTAK


altzarte1. Altzarte edo Errotabarri

Herrigunean kokatutako errota honen lehen izena ez zen “Altzarte”, “Lapaça” errota zen orduan. 1573an egindako permuta baten ondorioz, jabe berriak, Sebastian Lopez de Ozaetak, “Alçarte” izena jarri zion. Izen horrekin lehen aipamena 1587. urtekoa da.
Errota hau Bidebarrieta deritzan sailean kokaturik dago.
Errotabarri izenarekin, berriz, 1720an azaltzen da, nahiz eta Altzarte ere deitua izan.

 

lizarraga2. Akinibai edo Lizarraga

Lizarragako errota honek izen ugari izan ditu: Errota-Abaro, Laskurain-Cia. eta abar.
Erreka-ondo deritzan etxean kokaturik dago. XIX. mendean eraiki zuten eta Jose Laskurain Larrearena zen, Francisco Laskurainen aitarena.
Dirudienez, lehendabizi, indar etxea jartzea pentsatu zuten. Horretarako turbina bat ezarri zioten, baina errota jar zezaketela eta hori ere jarri zuten. 1927an Francisco Laskurain zen errota horren titularra.


antigua3. Antigua


Antigua auzoko errota honen lehen aipamena XVI. mendekoa da. Zehatzago esateko 1592. urtekoa.
Garai hartan ez zen “Antigua” errota deitzen, baizik eta “Galardi” errota. Dena dela, 1720an Antigua nahiz Galardi izenez ezagutzen omen zen.

 

 

3. IRUDIAK, AUZOak ETA ERAIKINAK

sanjose1. San Jose


1929ko maiatzaren 15ean jarri zen San Jose egiteko lehen harria. 1929. urtean inauguratu zen. Irudia brontzezkoa da, Parisen Raffl etxeak egina. Hiru metro ditu, 2.000 kilo eta harrizko oinarriak 10 metro.

 

 

zurrategi2. Zurrategi plazako larru ontzailea


Antzuolarren historian funtsezkoa den lanbide bati egindako omenaldia da 1998ko uztailaren 4an larru ontzaileei eskainitako brontzezko monumentua.

 

 

 

kalegoi3. Kalegoi


3. zenbakian (Txasionekoa), garai batean herriko harategia izan zena aurkitzen da. Udaletxea bezala, XVIII. mendekoa eta Martin de Carrerak egindakoa da. Egun oraindik garai hartako zurezko balkoiak ikus daitezke, nahiz eta egoera fisiko kaskarrean egon. Inguruko etxeetan, eta hormetan itsatsita, kalbarioko gurutzeak ikus daitezke.
9. zenbakian Montxonenekoa dago, zoruan duen errekarria ikusgarria da. 11-13 zenbakietan (Migelenekoa eta Txasiozarrenekoa). Bere egiturari begiratuz gero, kanpoaldean eta barnealdean gotiko tankerakoa dela konturatuko gara; beraz, XV-XVI. mendekoa, eta herriguneari dagokionez, etxerik zaharrena.


plaza_berria4. Plaza

Plazan euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigu. Udaletxeak -Martin de Carrera-k XVIII. mendean egindakoa- garai bereko armarri ederra erakusten du, eta ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Baldejunkerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira; eta, gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da www.hustonpatterson.com ekintza hura.

Udaletxearen ondoan, eskumaldean, Bizkalatza etxea (6. zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan. Ilara berean, Udaletxearen ezkerraldean, armarria daukan Goenaga etxea (16. zenbakia) ikus daiteke. Honek oso ohizkoa ez den ertzdun armarria dauka, eta bertan, “Armas de Goenaga” jartzen du. Azpian, egun aurrezki kutxa denean, bi zutabe toskano ikus daitezke.

Etxe horren ezkerraldean (2. zenbakia), eraberrituta, antzinako Goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, zera irakur daiteke: Joseph Ygnacio de click now viagra without a prescription Goenagak egina 1763. urtean. Plaza gainean, garai bereko iturri ederra dago; badirudi Martin de Carrerak egindakoa dela XVIII. mendean. Iturri ostean, Olaran etxea eta pilotalekua daude.


udaletxea5. Udaletxea

XVIII. mendekoa, egitura barrokoa duena. Estilo bereko udaletxe asko ikus daitezke Debagoienean.
Udaletxeko elementu interesgarri bat aurrez aurre ikus daitekeen armarria da. XVIII. mendearen erdialdean egina eta Baldejunkeran izandako borrokaldiaren aipamenak dituena. Era berean, armarriaren azpiko zatiak herriko banderan ere ikus daitezke.

 

ondarre6. Ondarra

Bertan ikus daiteke 3. zenbakiaz Amarrandegiko etxea. Izenak adierazten duen bezala, bertan herritarrek elizari emandako hamarrenak edo diezmoak gordetzen ziren. Herri arkitektura bitxia duen honek ez dauka parekorik ez herrian eta ezta inguruan ere, Nafarroa aldeko etxeen egitura baitauka. XVIII. mendean egina da.

 

 

ugartetorre7. Ugartetorre

XVII. mendeko etxe honek ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.

 

 

 

iriarteazpikoa8. Iriarteazpikoa

Etxearen aurrealde guztia bitxia da. Oholezko egitura bertikala, tartean adreilua jarrita. Itzelezko ateburua, harlanduzko koloma eta guzti. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.

 

 

olaran9. Olaran

Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik XX. mendeko hasiera arte.

 

 

 

torresoroa10. Torresoroa

2008ko urriaren 13an inauguratu zen ofizialki Torresoroa eraikina. Bertan osasun eta gizarte zerbitzuez gain, kultura zerbitzuak ere eskaintzen dira. Bertan daude kokatuta eguneko zentroa, babespeko etxebizitzak eta jubilatuen egoitza. Gabon aurretxoan hasi zen liburutegi berria martxan, eta azkenik 2009ko martxoaren 15ean inauguratu zen areto multifuntzionala. Osakidetzako anbulategia ere bertan kokatuko da.

 

Izen emateak

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner