• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Euskara Antzuolako ahotsak

Antzuolako ahotsak

E-mail Inprimatu PDF
www.ahotsak.com

Proiektu honen helburu nagusia da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak batu eta zabaltzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Badihardugu euskara elkartea da proiektuaren egilea.

 Antzuolan ere, Udalak bultzatuta eta Badihardugu euskara elkartearen eskutik, herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko ahalegina egin da. Hain zuzen ere, 2003. urtetik aurrera hainbat grabazio egin dira eta, horiez gain, lehendik Idolaz euskara elkarteak zituen beste hainbat berreskuratu eta landu dira.

Horiek horrela, jasotako lana herritarren eskura ipinita dago eta Interneten,  hemen edota
www. ahotsak.com helbidean sartuz gero, orain arte landutakoa ikusi eta entzun ahal izango du edonork.

Edukia
Webgune horietan hizlari antzuolarrak agertuko zaizkigu. Hizlari bakoitzak, izenaren eskumako aldean, 3 ikur eduki ditzake gehienez: orrialdearen ikurrak esan nahi du hizlari horren pasarte batzuk transkribatuta daudela; doinuaren ikurrak, berriz, hizlariaren pasarte batzuk entzun egin daitezkeela eta, azkenik, telebistaren ikurrak esan nahi du hizlariaren irudiak ere badaudela.

 

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner