• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Udala Udal gimnasioa

Udal gimnasioa

E-mail Inprimatu PDF

Ordutegia ETA EKINTZEN ESKAINTZA

Udal gimnasioan: Eguzki auzoa, 7 behea. Telefonoa: 943 766 661 - Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

BODY TONO

Barra eta diskoekin egindako saioa, ti-ta batean zure indarra eta tonifikazioa areagotuko dituena.
60 minutuko saioan gihar garrantzitsuenak landuko dituzu, fitness gelako ariketa onenak erabiliz, esate baterako, squatsak, pressak, igoerak eta curl-ak.
Musika ederrak, monitore onak eta pisuen erabilera egoki batek, bila ari zaren emaitzak lortzeko motibatuko zaitu, eta azkar gainera!!

BODY-TONOREN ONURAK
600 kaloria arte erretzen dira saioko.
Gorputzeko gantz portzentajea gutxitzen du.
Indarra hobetzen du .
Fitness maila orokorra areagotzen du.
Gorputza modelatu eta tonifikatzen ditu.
Hezurren dentsitatea areagotzen du.
Indartsu eta seguru sentiaraziko zaitu.

body_tono_ANTZUOLA_-page-001

FITNESS GELA 

BAZKIDE BAZARA:

- Sentsazio ezin hobeak biziko dituzu.
- Zure helburuak lortzeko aukera izango duzu.

  • Forman jartzeko.
  • Pisua galtzeko.
  • Ondo pasatzeko.

- Programa personal bat izateko eskubidea, profesional baten jarraipen batekin osatuta
- Bertako makinaria eta materiala erabiltzeko aukera- Fitness gelan egingo diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera.
- Ezer gehiago ordaindu gabe, nahi duzunean KROSSFIT teknika berri eta eraginkorra praktikatzeko aukera izango duzu.

GAH (GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA). GAH-REN ONURAK:

  • Kirola egitearen ondorioz barruko organoak jaistea eta erortzea saihestea.
  • Kirol errendimendua hobetzea.
  • Gorputz jarrera hobetzea eta artikulazio eta giharretako lesioak murriztea.
  • Gerri-buelta murriztea.
  • Pelbis-zoruaren eta abdominalen tonua hobetzen da, garrantzitsua haurdunaldiaren ostean.
  • Sexu harremanak hobetzea, bai emakume bai gizonetan.
  • Pixari eusteko arazoak saihestu eta aurrea hartu.

KROSSFIT

Entrenamenduaren bidez bikaintasun fisikoa eta bizitzakoa lortzeko bidea da Krossfita.
Egunero gozatu eta denborak aurrera egiten duen neurrian gero eta sasoi hobea izateko lan mota bat da. Bizitza osasuntsua.az gozatu ahal izateko fisikoki eta mentalki prestatuta egoteko entrenamentu egokia.
Indartsu, intentsitatearekin eta etengabe aldakorra den moduan entrenatzen da; izan ere, horixe da gure osasun-egoera hobetzeko modu bakarra. Jakinekoa da gorputzak etengabeko estimuluak eta buruak erronkak behar dituela; hori lortzeko baliabiderik onena da Krossfita.

Krossfit etengabe aldatzen diren eta intentsitate handian egiten diren mugimendu funtzionaletan oinarritutako egokitzapen fisikoko programa da, eta unibertsalki eskalagarria da edozein maila eta sasoitarako:

  • Funtzionaltasuna: mugimendu orokorrak, naturalak eta atletikoak biltzen ditu. Mugimendu horiek bizi mailako garapena ahalbidetzen dute horiek egiteko diseinatuta baikaude modu naturalean eta Krossfitak gure berezkotasunarekin dugun lotura hori itzularaziko digu.
  • Intentsitate handia: intentsitatea da generic cialis india'>generic cialis india hobetzeko gakoa. Hori dela eta, pertsona bakoitzari lagunduko diogu bere intentsitatea segurtasun osoz aurkitzen.
  • Unibertsalki eskalagarria: gure saioak parte-hartzaileen edozein maila eta aldaera onartzeko moduan prestatzen ditugu; hori dela eta, hobetzeko gogoa baduzu, Krossfit zuretzat prestatuta dago.
PILATES

Mugimenduen kalitate gorena esfortzu minimoarekin.
Borondatearen pean egindako mugimendu naturalen bidez, arimaren, buruaren eta gorputzaren garapen koordinatu bat lortzeko zientzia eta artea.
Forman jartzeko, lesioak ekidin edo eta sendatzeko eta entrenatzeko laguntzen duen ariketa fisiko sistema bat da, modu lasai, ezberdin eta agradagarri batean egina.
Pilatesek garrantzia handia ematen dio zehaztasunari, mugimenduen gehiegizko errepikapenaren eta beraz baliogabe baten aurrean.
Saioen gakoa, monitore baten presentzian dago, pertsona ororen beharren arabera gai dena saio bat adaptatzeko.

PILATESEN ONURAK

- Giharren tonifikazioa, beraien bolumena handitu gabe.
- Malgutasuna hobetzea.
- Bizkar hezurra gogortu eta lesioak sahiestu.
- Postura hobetu, ohitura txarrak ekidinez eta gorputzaren alineazio orokorrera eramanez.
- Giharren desorekak zuzentzea.
- Estresarekin erlazionatutako arazoak konpontzea, tentsioak, nekeak eta miñak gutxituz.
- Autoestima igo eta erabiltzailearen kontzentrazio eta kontrol ahalmena hobetu.
- Giharretako minak gutxitu, batez ere bizkarrekoak.
- Kirol errendimenduaren hobekuntza.
- Osasuna eta irudiaren hobekuntza.

Zoriontasunaren lehenengo baldintza, egoera fisiko on bat izatea da. J.H Pilates

SPINING

Txirrindularitzako bestelako esperientzia bat, musika onenarekin eta zure erresistentzia kardiobaskularra hobetzen lagunduko dizuna. Saiioko 600 kaloria erretzen dira.

Entrenamendu motak tartekatuz, lurrazal mota ezberdinetan 20-25 km beste egingo duzu saio bakoitzeko. Monitorearen laguntzaz menditxo, mendate eta lautadak zeharkatu eta erlojupekoak egingo dituzu. Ezagutu barruan daukazun kirolaria: izerditu, kaloriak erre eta adrenalina pila bat atera.

SPININGAREN ONURAK
Kaloria asko erretzen dira eta gantz portzentajea gutxitzen du.
Erresistentzia kardiobaskularra handitzen du.
Hanka, gluteo, eta mokorra tonifikatzen eta definitzen laguntzen du.
Bolumena handitu gabe, hanken indarra eta erresistentzia areagotzen du.
Adrenalina eta tentsio metatua askatzen laguntzen du.

 

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner