• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Zerbitzuak Eskola

Eskola

E-mail Inprimatu PDF

1. DATU OROKORRAK

a) HEZKUNTZA ESKAINTZA

Barkero_090103_006Antzuola herri ikastetxea herriaren erdigunean  dago kokatuta, Herriko plazaren ondoan, eta 2-12 urte bitarteko herriko haur guztiak jasotzen ditu.






b) ZERBITZUAK
JANGELA zerbitzua eskaintzen dugu

c) ORDUTEGIA
Ikasleen ordutegia:
Egun osoko jardunetan: 9:00 – 12:30 eta 14:30 – 16:30.
Asteazken arratsaldeetan, ikasleek ez dute klaserik
Egun erdikoetan: 9:00 – 13:00

Irakasleen ordutegia:
Ikasleen klase egunetan: 9:00 – 12: 30 eta 14: 30 – 17: 30
Ikasleen klase gabeko egunetan: 9:00 – 15:00

 


2. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK



2.1. FAKTORE ERAGILEAK

Baserri giroa eta industria era nahiko harmonikoan garatu dira herrian, kalitatezko ingurunea mantendu ahal izan delarik. Urbanistikoki, nahiko zaindutako herria da. Ondorioz, haurrak, herrian mugitzeko askatasuna dute eta ingunearekin harremantzeko.

Antzuolak gaur egun duen langabezi maila  bajua da, ez da antzematen  egoera sozioekonomiko larririk, ezta tentsio aipagarririk,   eskolako ikasleen familiak estabilitate  maila ona dutelarik.

Familiek, eskolarekiko jarrera baikorra dute, orokorrean, eta partaidetza maila egokia.

Sozio-linguistikoki begiratuz, Antzuola herri euskaldun bezala katalogatuta dago. Euskara dakiten pertsonen portzentaia % 76,75koa da (2001eko datuak). Hizkuntz errealitate honek oso baldintza faboragarriak eskeintzen dizkio eskolari ikasle guztien euskalduntzerako

Gaur egungo eskola, 1981ean egin zen unifikazioaren emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (publikoa eta ikastola) bakar batean batu ziren. Bategiteak ekarri dizkigun onurak garbiak dira eskolari dagokionez eta herriaren barne kohesioari. Funtsean, prozesu eraikitzaile bat izan zen, non borondateak bateratzearen sentikortasuna nagusitu baitzuen. Ikastetxe bakarra izatean, herriko haur guztiak hartzen ditu, honek, testuinguru anitzean hezitzea ahalbideratzen digu eta, ondorioz,  giza-ekintza orok duen barne aniztasunari era naturalean erantzutea. 

Irakasleen arteko harremanak, bai profesionalak, bai pertsonalak, onak dira, elkarlanerako ohitura  finkatuta  dago euren artean  eta   ez dago zeregin profesionala baldintzatuko lukeen    tentsiorik. Eskolako plantila egonkorra da –maila handi batean-  eta, honek, lan taldea finkatzea ahalbideratu du.

2.2. HELBURU  OROKORRAK
Ikastetxearen helburu orokorrak  Hezkuntza Proiektuan jasota daude eta ondorengo hauek dira:

Haurraren autonomia intelektuala, sozio-afektiboa, zein morala garatzea, inguru natural eta sozialaren aurkikuntza eta ezagupena erreztuz.

Eskola, zerbitzu publiko erara ulertu eta planteatzea.

Euskera eta euskal kulturaren balorazioa, ezagupena eta erabilera bultzatzea: halaber, beste herrien kulturak ezagutu, baloratu eta euren ekarpenak eskolaratu.

Eskola eta inguru fisikoa, soziala zein historikoa lotzen ahalegindu, identifikatzen eta definitzen gaituzten ezaugarriak jasoz eta,  geure ekarpen propioak gizarteratuz. 

Aniztasuna, aberastasun eta hazkunde pertsonal eta sozialaren bultzatzaile gisa planteatu eta eskolan sustatzea, ikastetxea osatzen duten partaide guztien iritzi, ideia, zein sinismenak errespetatuz eta egoera diskriminatzaileak, pertsonalak zein sozialak, arbuiatuz.

Ezagupenaren eta balioen eraiketan aniztasunari era  koherente baten erantzuteko egokiak diren eskuhartze erizpideak finkatzea.

Eskolako antolaketan, zein bere aktibitatetan, ajenteen benetako partaidetza   bermatzea, gestio amankomunerako bideak urratuz. Familien eta ikasleen partaidetza eskolaren helburu izan behar du ezagupenaren   eraiketaren alorretan, ere.

Ikerkuntza eta eguneroko praktika pedagogikoaren hausnarketan eskolako irakaslegoa konprometitzea; halaber, bere hobekuntza zientifiko zein profesionalean; guzti hau irakaskuntzaren berrikuntzaren eta  burutzen duen heziketaren  hobekuntzaren alde, beti ere giza aldaketek ikasleei planteatzen dizkieten premia berriei erantzun ahal izateko.

Haurren aprendizai konstruktibistan eta irakasleen eskuhartze konstruktibistan oinarritzen den proiektu hezitzailea diseinatzea eta garatzea, aprendizaia testuinguru kultural jakin baten gertatzen den giza egintza bezala ulertuz.

Gizartean ematen ari diren gertaera eta ekarpenei eskola irekitzea eta beste ikastetxe, instituzio eta heziketaren alorreko profesionalen artean komunikazio eta esperientzia hezitzaileak trukatzea.

Pict0021 Eskola

2.3. METODOLOGIA :  

2.3.1. Haur Hezkuntzan:
Ildo nagusienak
Ekintzaren garrantzia
Alderdi afektibo-emozionala
Haurren arteko harremanak

Ikaste-prozesua antolatzeko ardatzak:
Topagunea
Espazio fijoak
Ekintza globalizatzaileak

2.3.2. Lehen Hezkuntzan:
Ildo nagusienak
Alderdi kognitibo eta emozionalaren arteko lotura
Konstruktibismoaren printzipioak eta, gela, gune kultural gisa tratatzea.
Komunikazio-testuinguruak, ezagutza eraikitzeko testuinguru bezala

Ikaste-prozesua antolatzeko ardatzak:
Gai globalizatzaileak
Arloen arteko lotura
Komunikazio giroa
Enkulturazioa

2.4. PROIEKTUAK
a)  “Komunitatea eta gela-bizitza”
b) “Ingeleraren sarrera goiztiarra Haur Hezkuntzako bigarren zikloan”
c) “Ingeleraren sarrera goiztiarra Lehen Hezkuntzako lehen zikloan”
d) “Ingeleraren garapena arloetako curriculum-edukiak ikasiz”  Lehen Hezkuntzako lehen zikloan

 

 

3. OHITURAK

Ospakizunak eta orduz kanpoko ekintzak

Barnetegiak
Santo Tomas, Barazki-abereen erakusketa
Inauteriak
Gaiak garatzeko egiten diren irteerak
Igeriketa ikastaroa
Ikasturte amaierako bidaiak
Euskara Ekintzak
Eskola kirola

 

4. FUNTZIONAMENDUA
 

4.1. Batzar organoak:
Eskola  Kontseilua
Ziklo-taldeak
Irakasle-Klaustroa
Zuzendaritza-koordinazio taldea
Guraso Batzordea
Eskolako Asanblada

4.2. Bakar Organoak:
Zuzendaria
Ikasketa Burua
Idazkaria
Koordinatzaileak

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner