• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda A8M. 5. eta azken edizioa

A8M. 5. eta azken edizioa

E-mail Inprimatu PDF
Antzuolako 8 miliak

Honen bidez, antzuolar zein mendizale guztiei otsailaren 19an Antzuolako 8 miliak lasterketaren bosgarren eta azken edizioa ospatuko dugula jakinarazi nahi genizueke.

Aurreko urtean bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, DOAKO 10 IZEN-EMATE ZOZKETATU nahi ditugu antzuolarron artean, izen emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko: bidali email bat zuen izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin:   Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.

Zozketa abenduaren 30ean egingo da. Irabazleak telefonoz zein https://www.facebook.com/antzuolako8m/ webgunearen bidez jakinaraziko dira.

IZEN-EMATEA ERE URTARRILAREN 7an ZABALDUKO da KIROLPROBAK.COM webgunean GOIZEKO 9.00etan.

Hauxe da eguneko egitaraua:

- 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.
- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.

Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da GUZTIENTZAT (lasterkari, ume zein ikusleentzat ere)

- 13.00ak inguruan, SARI BANAKETA.

Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera.

Mendian ikusiko garelakoan, eskerrik asko eta gabon onak izan ditzazuela.

A8M ANTOLAKUNTZA TALDEA

 

 

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner