• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda Jaietako jokoetako izen-ematea

Jaietako jokoetako izen-ematea

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 14an, bazkaria egingo da. Ondoren, arratsaldean, 17:30ean, koadrillen arteko jokoak izango dira.

Jokoak, hauexek:

- Ibarrondon: zaku erraldoi lasterketa.
- Plazan: urez betetako platera pasatzea.
- Kanpo beltzean: globoak piramidera.
- Zurrategin: Irrintzia botatzea.

Jokoetan eta gune batetik bestera joatean txaranga izango da lagun.

Parte hartzaileak: 12 urtetik gorakoak.

Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da.

Epaimahaia: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du.

Saria: Antzuolako jatetxe batean afaria edo bazkaria. Udalak 200 € artekoa ordainduko du. Gainetikoa taldeak jarriko du.

Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean

Izena emateko azken eguna: uztailak 6, eguena.

Animatu eta ondo pasatu!
 

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner