• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Udala Torresoroa

Torresoroa

E-mail Inprimatu PDF

Torresoroa

torresoroa2008ko urriaren 13an inauguratu zen ofizialki Torresoroa eraikina. Bertan osasun eta gizarte zerbitzuez gain, kultura zerbitzuak ere eskaintzen dira. Lehenengo erabilera gizarte zerbitzuena izan zen, bertan baitaude kokatuta eguneko zentroa, babespeko etxebizitzak eta jubilatuen egoitza. Gabon aurretxoan hasi zen liburutegi berria martxan, eta azkenik 2009ko martxoaren 15ean inauguratu da areto multifuntzionala. Osakidetzako anbulategia ere bertan kokatuko da.

 

OSASUN ETA GIZARTE ZERBITZUAK

Eguneko zentroa

Nori zuzendua: eguneroko bizitzako ekintzak egiteko beste norbaiten laguntza behar duten 60 urtetik gorako pertsonei; edo egoera pertsonal edo sozialengatik aipatutako taldearekin parekatu daitezkeenak.

Beren egoera familiarra nahiz soziala edota ezgaitasun fisiko zein psikikoa dela bide, eguneroko bizitzako ekintzetako beharrak betetzeko, etxean jaso dezaketen laguntza baino zabalagoa behar duten nagusiei.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 17:30era

Eskaintzen diren zerbitzuak:

- Higiene pertsonala: Erabiltzaile guztiek izango dute astean behin garbitasun osoa jasotzeko eskubidea. Era berean, behar den guztietan aldatuko dira.
- Mantenua; Mantenuaren barruan eguerdiko otordua eta merienda sartzen dira. Erabiltzaileek dituzten beharrei egokituko dira, dieta bereziak ahalbidetuz.
- Garraioa; Etxetik Zentrorako bidaia eta itzulerakoa hartzen ditu. Zerbitzu hau behar ez duten erabiltzaileek ez erabiltzeko aukera ere badago.
- Oinarrizko laguntza pertsonalerako eta eguneroko bizitzako ekintzetarako berregokitzeko zerbitzua:
- Osasun zerbitzuak:
Osoko balorazioa egitea eta Zaintza Pertsonalen Plana zehaztea.
Zerbitzu medikua: dagokion zerbitzu publikoekin koordinazioa.
Erizain zerbitzua: agindutako tratamenduen jarraipena eta dagokion zerbitzu publikoekin koordinazioa
- Zerbitzu psikosozialak eta animazio soziokulturalekoak: Banakako laguntzarako Programak, Familia Laguntzarako Programak eta Gizarte-Komunitate laguntza Programak garatzea.

 

Babespeko Etxebizitzak

Nori zuzendua: Eguneroko bizitzako ekintzetan laguntza behar garrantzitsurik izan ez arren,  etxebizitzan mantentzeko zailtasunak dituzten (egoera txarrean dagoelako edo elkarbizitza arazoengatik), edo etxebizitza utzi beharrean aurkitzen diren edo baliabide ekonomiko, familiar edo/eta sozialik ez duten pertsona nagusientzat bideratuta daude tutoretzapeko ostatuak

Eskaintzen diren zerbitzuak:

- Ostatua
- Mantenua
- Arropak garbitu eta lisatzea
- Zerbitzuko zonalde komunak garbitzea; eta bere apartamentukoak Gizarte Zerbitzuek beharrezkotzat jotzen dutenean.
- Telealarma
- Eguneko oinarrizko ekintzetan beharrezkoa duen laguntza eskaintzea edo gainbegiratzea
- Kexa edo gatazketan bitartekaritza egitea
- Zerbitzu komunak erabiltzeko laguntza eta informazioa
- Autonomia mailaren aldaketa eta zerbitzu eta laguntza beharren gainbegiratzea
- Partehartzea bultzatzea
- Gizarte Zerbitzuen ustez beharrezkoa izan daitekeen beste edozein.

Aldi baterako egonaldiak egin daitezke.

OSAKIDETZA

Antzuolako anbulategia Torresoroan dago 2011ko irailaren 5etik.

 

kultura zerbitzuak

LIBURUTEGIA

Entziklopediak liburutegian bertan kontsultatzeko.

Etxera eramateko:
- Liburuak
- Aldizkariak
- Bideo eta DVDak

Etxean edukitzeko epeak:
- Liburuak: 2 aste
- Bideoak eta DVDak: astebete

- Aldizkariak: astebete

Buzoia:
- Kanpoan, sarrera nagusiaren ezkerreko aldean, buzoi bat dago. Liburutegia itxita dagoenean ere etxera eraman den materiala entregatzeko aukera ematen du.
 

EKINTZAK

1. Ipuin kontalariak
2. Irakurketa bultzatzeko ekintzak: idazleak, tailerrak…
3. Patxiko Txerren ipuingintza

NON GAUDE

Torresoroa 
Sagasti auzoa z.g.

Tfnoa: 943 76 60 65
e-maila: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

ORDUTEGIA

Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 10:00-12:30 eta 16:45-19:30

Ostiraletan: 10:00-12:30 eta 16:45-19:00

Udako ordutegia (ekainaren 20tik- irailaren 15era):

Goizetan: 11:00-14:00

www.kulturaondarea.org

Antzuolako liburutegian dauden liburuak kontsultatu nahi badituzu, "Eskuragarri dauden azpikatalogoak : katalogo kolektiboa" jartzen duen menuan, Antzuola / U.L aukeratu beharko duzu.

ARETO MULTIFUNTZIONALA

2009ko martxoaren 15ean inauguratu zen herriko txistulariek eta abesbatzak eskainitako kontzertuarekin.

Eskenatokia: 11 x 7. Erabilgarria: 10 X 6
Aforoa: 182 lagunendako jarlekuak.

 

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner