• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Antzuola Historia

Historia

E-mail Inprimatu PDF

historia1Historia aurretik historiaurrea denez, esan daiteke dokumentu historikoak gutaz hitzegiten hasi aurretik, badauzkagula udalerri barruan garai hartako lekukoak. Lekuko hauek zerikusia dute Neolitos edo Menasta garaian (K.a. 2000-1000 urte) eginiko abelbideekin. Bide hau Urbiatik hasi eta kostaldean bukatzen zenez, gure herriko mendi gainetatik pasatzen zen, eta hainbat puntutan, ondare bezala, hildakoen oroigarriak -megalitismoa- laga zizkiguten. Hor bada, Arrolamendiko edota Trekutzeko -trikuharritik datorrena- tumuloak.

Antzuolako sorrera ezin da ulertu Uzarraga -herrigunetik pare bat kilometrora dagoen elizaurrea- aipatu barik, Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetariko bat dela esaten baita. Hori baieztatzeko, horra hor San Joan Bataiatzailearen eliza, ohiturak esaten digunez Tenplarioena omen zena. Hala ere, lurpeko urak sortaraziko korronteak direla eta, eliza guztia, edo zati bat behinik-behin, hiru aldiz erori eta beste hainbestetan jaso izan da.
Agian sorrera horretan zerikusia izango du Baldejunkerako borrokaldiaren azpian dagoen herri ohiturak ere.

historia2Antzuolaren edo egungo herrigunearen historia, Olalde -makina bat artisauren biltoki zelako eta horietako bat agian gureganaino iritsi dena, larru eta harizko produktuena hain zuzen ere- inguruan Magdalenari eskainia zegoen ospitalarekin (1489) hasten da. Herriaren sorrera hau bat dator Errukizko Amaren izeneko parrokiaren sorrerarekin ere (1525).
Betidanik izan du herri honek Bergararekin zerikusia, 1391ko urtarrilaren 20an Bergarako hiriari erantsi zitzaion, batez ere Gabiria eta Ozaeta izeneko bandoei aurre egiteko eta hiriak zeuzkan abantailak jaso ahal izateko. Batasun hori ez zen eten 1629ko abenduaren 12a arte, orduko errege zen Felipe III.ari urrezko 5.000 dukat ordaindu ondoren, Antzuolak independentzia eskuratu baitzuen.

XVIII-XIX. mendeek, lehenik eta behin frantsesen inbasioetaraino garamatzate. Udalerriko baserrietan gehiegikeria asko egin bazituzten ere, herritarrak ez ziren eskuak gurutzatuta gelditu. Herri tradizioak esaten digunez, antzuolarren artean Pildain izeneko bat gerrilero ospetsua izan zen garai honetan, eta dirudienez bere gorputza Antiguako ermitan lurperatuta dago.

Garrantzizko beste ekintza bat Deskarga mendatean gertatu zen karlistada garaian, bertan anai arteko borrokaldi odoltsua egin zen karlista eta liberalen artean.

historia3Bukatzeko, herriaren historian garrantzia izan duen lan jardun bat aipatu beharra dago, larru ontzea, hain zuzen ere. Larru ontzearen gainean agertu diren lehen datuak 1828koak dira. 1931. urtean lanbide honetan antzuolar asko zebilen, 4 lantegi zeuden eta.


Eta egungo gizaldian murgilduz, ezin dugu aipatu barik laga gugan industrializazioak eta ondoren emigrazioak izan duen eragina 60 eta 70eko hamarkadetan. Gaur egun, herri industrializatua da. Bestalde, azkenengo urteetan herrian egin den etxebizitza kopuruaren ondorioz Antzuola hazten doa poliki-poliki.


 

Izen emateak

Buletina jasotzeko

Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner