• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Berriak

Aiherrako umeak udalekuetan

E-mail Inprimatu PDF

Antzuola Nafarroa Behereko Aiherrarekin senidetuta dago.
Herri bietako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, aurten ere Aiherrako umeek hartuko dute parte udalekuetako bigarren astean, uztailaren 9tik 12ra.
Lau ume etorriko dira Antzuolara.

  • UDALEKU EGUNAK GUZTIRA: uztailaren 1etik 14ra. Ordutegia: 9:30-13:00.
  • AIHERTARRAK ANTZUOLAN EGONGO DIREN EGUNAK: uztailaren 8an, domekan, etorri eta 12ra arte, ostegunera arte.

Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean lehen bailehen.

  • Izena:
  • Abizenak:
  • Zenbat ume hartuko dituzu: 
  • Helbide elektronikoa:
  • Mugikorra:
 

Begiraleak hartzeko deialdia

E-mail Inprimatu PDF

Uztailaren 2tik 12ra umeentzako egingo diren ekintzen antolaketa dela-eta, begiraleak hartzeko deialdia.

1- BALDINTZAK

  • Euskaraz jakitea.
  • 2018an 18 urte beteta izatea.
  • Derrigorrezkoa da programazio eta errepaso bileran parte hartzea, pisuzko arrazoirik ez badago.

Kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea.
  • Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea.
  • Esperientzia izatea.
  • Herrigitzan parte hartzea.
  • Berdintasun plana.

Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da www.creationcompany.tv baloratuko.

Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.

2- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria beteta. www.antzuola.com webgunean zein Antzuolako udaleko idazkaritzan eskuragarri egongo da. Sakatu hemen.
  • Titulu(ar)en fotokopiak. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, adierazitako titulaziorik ez da kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak.
  • Natura sexualeko delituen ziurtagiria.

Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko egin beharrekoak:

-       Atxikiturik dagoen dokumentua bete.

-       NAN-aren fotokopia konpultsatua behar da.

Bi dokumentuak ondorengo helbidera bidali: 

La Gerencia Territorial de Justicia del País Vasco
C/ Elcano 9-7º
48071 - Bilbo

Behin eskaera tramitatuta, mobilera mezu bat bidaliko dizute kode batekin internet bidez ziurtagiria eskuratzeko.

Informazioa gehiago jaso nahi izanez gero, honatx link-a:
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/ciudadanos/tramites-gestiones-personales/certificado-delitos

3- Oharra: Izen ematea udaletxean aurkeztu behar da. Ez da posible eskaera korreo elektronikoz aurkeztea.

4- EPEA: apirilak 18 (asteazkena) – maiatzak 4 (egubakoitza), udaletxeko idazkaritzan 14:00ak arte.

 

Agenda. Herriko ekintzak.

E-mail Inprimatu PDF

Maiatzak 15, asteartea
Bertan behera geratu da:

Ate irekiak:
17:00 – 18:30- IRUMENDI ELKARTEA (Loidiko Etxaldea).
18:30 – 20:00- IRALA-TORRE BASERRIA

Maiatzak 16, asteazkena
Hitzaldia: Basurdearen kudeaketarako baliabideak-Herramientas de gestión del jabalí. .
Hizlaria: Florencio A. Markina.O
Oharra: Hitzaldia gazteleraz izango da.
19:00etan, Torresoroan.

Maiatzak 17, osteguna

Atzeratu egin da ekainaren 5era.
Hitzaldia: Antzuola 2030: Agroekologia helburu?
18:30ean, Olaranen.

Maiatzak 18, ostirala
Bertso jaialdia.
Bertsolariak: Igor Elortza,  Agin Laburu, Iker Zubeldia, Miren Artetxe eta Oihana Arana.
Aurkezle eta gai jartzailea: Alazne Jauregi antzuolarra.
Gaiak lantzen: Antzuolako sasibertsolaixak.
22:00etan, Torresoroan.
Sarrera: 10 €

Maiatzak 19, zapatua

San Isidro eta Aiherra-Antzuola senidetze ospakizunak:

9:00-13:00: ganadu azoka, herriko artisauak, Ez dot moztuko bizarraren postua, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta Anelkarren eskutik eta bestelako salmenta postuak.

11:00- Aihertarrei ongi-etorria.

- Kukumarro erakusketa Plazako iturri inguruan. Aurkezten den bakoitza arduratuko da kukumarroa ipintzeaz.

- Salda Trekutz elkartean.

12:00- Txistularien eta trikitilarien kalejira.

12:30- Behi-jezte desafioa.

13:00- Kukumarro lehiaketaren sari banaketa, Plazan.

14:30- Bazkaria, Patioan. Bazkari txartelak salgai liburutegian.

Menua: Patatak errioxar eran, Ragouta, Hojaldrea izozkiarekin eta kafea edo infusioak. Edateko: ura eta sagardoa.
Umeek: 5 €- Helduek: 15 €

Txartelak eskuratzeko azken eguna: maiatzaren 14an, astelehenean.

16:00- Arkaitz Allur eta Mirari Azkunerekin, hau da, Jundajo-rekin kantu saioa.

Maiatzak 20, domeka
Txistularien diana herrian zehar. 10:00etan.

Maiatzak 23, eguaztena

  • Odol ematea, Olaranen.
  • Futbolari buruzko mahaingurua, AKEren 25. urteurrena dela eta.

Parte hartzaileak: Jose Luis Mendilibar Eibar S.A.D Taldeko enternatzailea​ eta Mikel Labaka Real Sociedad S.A.D Taldeko Bigarren entrenatzailea.
Moderatzailea: Maider Arregi, Goienako kazetaria.
18:30ean, Torresoroan.

Maiatzak 27, domeka
Txistularien diana herrian zehar. 10:00etan.

ANTZUOLAKO HAURRESKOLAN IZEN-EMATEA

Izena emateko epea zabalik MAIATZaren 11ra arte irailean, urrian edo azaroan hasteko. Informazio gehiago haurreskolan bertan edo 943 78 60 15 telefono zenbakira deituz.

KUKUMARRO ERAKUSKETA-LEHIAKETA

1- Erakusketa-lehiaketan 3 maila izango dira.

* 12 urte arte. Sariak parte hartzaile denendako.

* 12tik gorakoak. Irabazleentzat 60 €

* Jubilatuak. Irabazleentzat 90 €.

2- Talde bakoitza, gehienez,  4 lagunekoa izango da.

3- Erakusketa: maiatzaren 19an, San Isidro egunaren ospakizunean, 11:00etatik aurrera botika inguruan. Sari banaketa Plazan, 13:00etan.

4- Izena emateko azken eguna: maiatzaren 17a.

 

Landatxoperen logotipo lehiaketa

E-mail Inprimatu PDF

LANDATXOPE JUBILATU ELKARTEAREN LOGOTIPO LEHIAKETARAKO OINARRIAK 

1-    Lehiaketa honen bidez, Antzuolako Landatxope, jubilatu eta pentsiodunen Elkarteko  logoa egiteko lehiaketa deitu nahi da.

2-    Lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. Taldeek ere parte hartu dezakete.

3-    Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aukeztu ahal izango ditu.

4-    GAIA:

LOGOTIPOA:  izenak logoarekin zerikusia izan dezake edo ez. Parte hartzaile bakoitzak ikusiko du.

Marrazkia azaldu leike edo ez. Azaltzen bada, pertsona nagusiak jarrera osasuntsu eta aktiboan azaldu beharko dira. Eta bi generoen parekidetasuna.

 5-    Teknika librea izango da. Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, web orria e.a.

 6-    Landatxope elkarteak egoki ikusten dituen hobekuntzak eta aldaketak egiteko eskubidea izango du.

7-    LANEN AURKEZPENA

 Lanak Landatxoperen egoitzan  aurkeztuko dira, Torresoroa eraikinean, paperean, eta DINA4 tamainetan (azalera zurrun baten gainean) eta tamaina bereko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

Aurkeztu nahi diren lanak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira: CD edo pendrive batean, bai kolorez, bai zuri-beltzean.

Ez da ezinbestekoa izango baina Illustrator edo antzerako programa bektorial bat erabiltzea eskertuko da.

Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa, gehienez orri batekoa.

SARIA:

300 €.

Epaimahaiak hala erabakiz gero,  saria hutsik gera liteke.

8-    EPAIMAHAIA

Hauek osatuko dute epaimahaia: Landatxopeko zuzendari batzordeko ordezkarietako batek, udal ordezkari bat, adituren bat.

Epaimahaiak 3 lan aukeratu ahal izango du.

Saritu gabe geratu diren lanak aurkezpen epea bukatzen den egunetik hasi eta HOGEITA  HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte,  aintzakotzat  hartzen  ez  dituztela  pentsatuko  da  eta  Landatxoperen esku geratuko dira.

9-     Lanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

10- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea martxoak 16tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da.

11- LANAREN JABEGO ESKUBIDEAK

Aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Landatxope elkarteari soilik eta doan emango zaizkio. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Landatxoperen esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

 

 

Antzuolako liburuak salgai

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako udalak hainbat liburu, grabazio eta mapa ditu argitaratuta. Batzuk agortuta dauden arren, oraindik udaletxean geratzen direnak zabaltzeko asmoz, udalak moduz eskuratzeko moduan jarriko ditu salgai. Hala, bihar, maiatzaren 20an, San Isidro azokan salgai egongo dira eta hemendik aurrera udaletxean eta liburutegian ere eskuratu ahal izango dira.

Prezioak
Liburu 1- 5 €
2 liburu- 8 €
3 liburu- 10 €
Material dena- 25 €
Aiherra Antzuola, Mugak zubi. DVDa, 5 €

LIBURUAK
Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 
Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 1996.
Antzuolako hizkera. Jone Larrañaga Igartza. 1998. 
Antzuolako ohitura zaharrak. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2002
Lurretik mahaira. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuolako Trena. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Maristak Antzuolan. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Ura Antzuolan. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako udala eta Aiherrako udala. 2011

UDALAK zuzenean argitaratu ez dituenak:
Antzuolako toponimia. Kristina Pavo. Euskaltzaindia.
Ondorengoek jakin dezaten. Kruz Azkarate. Auspoa liburutegiak argitaratuta. 2009.
Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal herrian. Alfonso Ugarte (1879-1937) y la reforma de la música sacra en territorio vasco-navarro. Ainhoa Kaiero Claver. Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumak argitaratuta.

BESTELAKOAK
Antzuolako mapa. L. del Barrio, I. Ramirez de Okariz, L. Zaldua. 1994.
Antzuolako mapa toponimikoa. 2016
DVDa: Aiherra Antzuola, Mugak zubi. 2015

 

 


1 orria 4-tik

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner