• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Berriak

Inauterietako dantza ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

2017ko otsailaren 26an ospatuko den inauteri egunerako dantzak gertatzeko ikastaroa antolatu du Oinarin dantza taldeak.

Izena emateko azken eguna: abenduak 9, egubakoitza. Izena emateko bideak:

Korreo elektronikoz: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Mugikorrez: 648 067 986 
Whatsappez: 690650106 

Ikastaroaren hasiera: abenduak 13

Ikastaroaren iraupena: inauteriak bitartean.

Ikusi kartela

 

Hemen da Auzoko

E-mail Inprimatu PDF

Auzoko  ikasturtea ere hasi da. Urrian Auzoko asteroko saioak ostegunetan izango dira, Olarango lehen solairuko lehen gelan, 17:30ean.

 Sakatu hemen Auzoko  zer den jakiteko. Interesgarria iruditzen bazaizu, animatu eta parte hartu!

 

 

Antzuolako trafiko araudia

E-mail Inprimatu PDF

UDALERRIKO HIRI TRAFIKOKO ORDENANTZA

  1. I. KAPITULUA

Orotarikoak

  1. 1. Artikulua

Antzuolako udalerriko hiri-bideetan trafiko-arloan egiten diren arau-hausteak arautuko ditu udal ordenantza honek.

  1. II. KAPITULUA

Aparkatzea

  1. 2. ArtiKulua

Ordenantza honen eraginetarako, geraldia edo geratzea ez dela ulertzen den ibilgailuaren ibilgetze guztia izango da aparkatzea.

Gelditzea, bidaiariak hartzeko edo uzteko edo gauzak zamateko edo hustutzeko ibilgailua bi minutu baino gutxiagoz ibilgetzea da.

Geratzea, estualdi arrazoiengatik, zirkulazioak behartuta edo erregelamenduzko aginduren bat betetzeko ibilgailua ibilgetzea da.

  1. 3. Artikulua

Geratzea debakatuta dagoen lekuan aparkatuz gero, arau-hauste arintzat joko da.

  1. 4. Artikulua

Debekatua dago aparkatzea:

  1. Baimendutako ordutegiaren barruan zama-lanak egiteko guneetan-
  2. Elbarrien erabilera esklusiborako seinaleztatutako guneetan-
  3. Espaloien gainean, pasealekuetan eta oinezkoak pasatzeko gainerako guneetan.
  4. Behar bezala seinalizatutako pasabideetan.
  5. Behar bezala seinalizatuta eta mugatuta dauden garraio publikoaren geltokietan.
  6. Larrialdi eta segurtasun zerbitzuentzat eta zerbitzu ofizialentzat berariaz erreserbatutako tokietan.
  7. Badoen aurrean.
  8. Aparkelekuak markatuta ez dauden tokietan.
  9. Herriko Plazan.

* Laugarren artikulo honetan aipatutako atalei dagozkien arau-hausteak larritzat hartuko dira.

  1. 5. Artikulua

Udalerriko edozein kaletan zirkulazioa oztopatuz ibilgailua aparkatzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 6. Artikulua

Denbora-mugaz araututako gunean aparkatzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 7. Artikulua

Bide-markaz edota seinaleztapen bertikalaz behar bezala seinaleztatutako leku debekatuan aparkatzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 8. Artikulua

Ibilgailuak galtzadan edo galtzada zati bat okupatuz aparkatzea arau-hauste arintzat hartuko da.

Ordenantza honen eraginetarako, ibilgailuak zirkulatzeko erabilitako bide zatia izango da galtzada, karril bakoitzak ibilgailu-lerro bat zirkulatzeko zabalera nahikoa izan behar duelarik. Ibilgailuen artean, kamioiak ere sartuko dira.

  1. 9. Artikulua

Debekatua dago leku berean 30 egun naturalez jarraian ibilgailua aparkatzea. Debeku hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 10. Artikulua

Debekatua dago udalerriko edozein kaletan 3. Kategoriako ibilgailuak, ibilgailu bereziak, nekazaritza-erabilerakoak edota obra publikoetakoak, eta atoidunak aparkatzea, baimendutako zama-lanak egiteko izan ezik. Debeku hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 11. Artikulua

Zama-lanetarako ohizko ordutegia 07:00etatik 21:00etara izango da lanegunetan; larunbatetan, berriz, 07:00etatik 14:00etara. Ordutegia ez errespetatzea arau-haustea arintzat hartuko da.

Salbuespenak izango dira hondakin-bilketarekin zer ikusia duten zerbitzuak, zein ostiral goizetan azoka prestatzeko egiten diren zama-lanak.

  1. 12. Artikulua

Biztanledun eraikinaren oinezko sarbidea oztopatuz ibilgailuak aparkatzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 13. Artikulua

Baimendutako bira ematea eragotzi edota bira hori egiteko besteei maniobrak egitera behartze duen aparkamendua arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 14. Artikulua

Horretarako propio gunerik ez duten bide publikoetan, hiru metrotik gorako zabalera duten espaloi eta ibilbideetan aparkatu ahal izango dute motozikletek, beti ere espaloiarekin paraleloan eta zintarritik 50 zentimetrotara.

  1. III. KAPITULUA

Zirkulatzea

  1. 15. Artikulua

Ibilgailuak eta motozikletak ibiltoki, irlatxo, espaloi, eskailera, gune berde edota oinezko guneetatik zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da. Bizikleten kasuan ere, ekintza berbera, arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 16. Artikulua

Alguazilak egindako  seinaleak edota emandako aginduak ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 17. Artikulua

Oinezkoren bat oinezkoendako pasabidean doanean, ibilgailua pasabide horretara sartzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 18. Artikulua

Ibilgailuak debekatutako norabidean zirkulatzea arau-hauste oso larritzat hartuko da.

  1. 19. Artikulua

Ibilgailuak debekatutako biraketa egitea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 20. Artikulua

“Utzi pasatzen” seinalea ez errespetatzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 21. Artikulua

Ibilgailu batek lehentasuna duen beste ibilgailu bati pasatzen ez lagatzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 22. Artikulua

“Stop” seinalea ez errespetatzea, arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 23. Artikulua

Baimendutakoa baino abiada handiagoan zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da, eta arau-hauste horietarako muga gainditzen duen 10 km/h bakoitzerako ezarritako kantitatearen arabera zigortuko da. Baimendutako abiadura baino % 50 handiagoa baldin bada eta era berean baimendutakoa baino 30 kilometro orduko baino handiagoa baldin bada, arau-hauste oso larritzat hartuko da.

  1. 24. Artikulua

Ibilgailuentzat debekatutako zirkulazioa seinaleztatua dagoen guneetatik zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 25. Artikulua

Alguazilaren ustez ibilgailua ausarkeriaz gidatzen ari bada,  arau-haustea oso larritzat hartuko da. Alguazilaren ustez ibilgailua zabarkeriaz gidatzen ari bada, arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 26. Artikulua

3. kategoriako edota neurri berezietako ibilgailu batek udalerriko kaleetatik zehar zirkulatu behar duenean, behar den aurrerapenarekin abisatu beharko zaio Udalari, eta itxaron egin beharko du honek bere ibilbidean lagun diezaion. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 27. Artikulua

Ziklomotore eta motozikleten gidariek eta hauen lagunek dagokien babes-kaskoa eraman beharko dute behar bezala jantzita. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 28. Artikulua

Monopatinak, patinak edo antzerako gailuak erabiltzen dituztenek ezin izango dute galtzadatik zirkulatu, horretarako espreski ezarritako gune, bide edota hauen zatiak ez badira behintzat. Espaloi edo oinezko guneetan oinezkoen abiaduran soilik zirkulatu ahal izango dute, baina inoiz ere ez beste ibilgailuren batek erremolkatuta. Artikulu honetan ezarritakoa ez betetza arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 29. Artikulua

8 urtez azpiko umeek espaloi, anden eta pasealekuetatik zirkulatu ahal izango dute patin, monopatín, patinetearekin, bizikleta, triziklo eta antzekoekin, beti ere oinezkoen abiadurara egokituta.

Bizikletek atoi bat edo erdi-atoi bat eraman ahal izango dute, 1428/2003 Errege Dekretuaren 12. artikuluko 4, 4.1 eta 4.2 idaztietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (zirkulazio araudi orokorra) eta atoian pertsonak eraman ahal izango dira. Gauza bera aplikatuko da hiriko bideetan zirkulatzen duten motor-bizikleta, hiru gurpildun ibilgailu, ziklomotore eta zikloendako ere.  Arau-haustea arina izango da.

  1. 30. Artikulua

Arau-hauste oso larritzat hartuko dira:

-          Edari alkoholdun edo substantzia aluzingarrien eraginpean gidatzea.

-          Erregelamenduak une eta egoera bakoitzerako onartzen duen airean botatako alkohol-tasa baino handiagoz gidatzea.

-          Erregelamenduz onartutako frogak egiteari uko egitea.

  1. IV. KAPITULUA

Oinezkoak

  1. 31. Artikulua

Oinezkoek ezingo dute zirkulazioa oztopatzen duten talderik osatu. Artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 32. Artikulua

Oinezkoek ezingo dute gainontzeko oinezkoak gogai ditzaketen lasterketa edota jokoak egin. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 33. Artikulua

Fardelak, otarrak eta bestelako edozein gauza garraiatzen dituzten oinezkoak espaloitik gertuen dagoen gunetik joango dira, eta gainontzeko oinezkoei zauriak, kolpeak edo eragozpenak ez eragiteko behar diren neurri guztiak hartuko dituzte. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 34. Artikulua

Galtzada gurutzatu behar duen oinezkoak horretarako markatutako oinezkoen pasagunetik pasatuko dira. Seinaleztatuko pasagunerik egongo ez balitz, ibilbide motzenetik pasatuko dira eta galtzadan ahalike ta denbora gutxien egonez. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. V. KAPITULUA

Kale erresidentziala (Seinale urdin zuriz markatua Antzuolan, alde zahar guztia hartzen du Ondarre izan ezik. Adokina eta zintarririk ez edukitzeak ere nabarmentzen dute).

  1. Artikulua

Bereziki atondutako zirkulazio-gunea da. Gune honetan oinezkoek lehentasuna dute ibilgailuen aurrean. Honako arau hauek ezartzen dira:

-          Ibilgailuen gehienezko abiadura 20 kilometro ordukoa da.

-          Gidariek lehentasuna eman behar diote oinezkoei.

-          Geratzeko tokietan baino ezin dira geratu ibilgailuak.

-          Oinezkoek zirkulatzeko eremu osoa erabil dezakete.

-          Gune honetan jolas egitea eta kirola egitea baimenduta dago.

-          Oinezkoek ezin diote nahita trabarik egin ibilgailuei.

Artikulu honetako atalak ez betetzea falta arintzat hartuko da.

Oinezkoen Gune Berezia

  1. 36. Artikulua

Ostegunetako 20:00etatik ostiraletako goizeko 07:00ra, ostiraletako 20:00etatik larunbatetako 07:00ra, eta larunbatetako 14:00etatik astelehenetako 07:00ra Kalebarren eta Herriko Plazak osatze duten gunea oinezkoendako gune bihurtzen da. Horrek esan nahi du, gune horretan eta aipatutako ordutegietan autoz ibiltzea debekatua dagoela, kasu hauetan izan ezik:

-          Zama hartu eta lagatzeko lanak egiteko (Gehienez 15 minutu).

-          Oinezkoendako guneko garajeetan autoa sartu edo garajeetatik autoa ateratzeko.

-          Mugikortasun mugatua duten pertsonak garraiatzeko.

-          Larrialdi-kasuan .

Kapitulu honetako arau-hauste guztiak larritzat hartuko dira.

  1. VI. KAPITULUA

Teknika administratiboak eta ingurumena

  1. 37. Artikulua

Behar den argirik gabe zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 38. Artikulua

Gidatzeko baimen edota zirkulazio-baimenik gabe zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da. Gidariak ondorengo 24 orduetan agiri horiek badituela egiaztatzen badu, arau-haustea bertan behera geratuko da.

  1. 39. Artikulua

Baimendutako baino bidaiari gehiagorekin zirkulatzea arau-hauste larritzat hartuko da. Dena den, larrialdi-kasuan ez da arau-haustetzat hartuko.

  1. 40. Artikulua

Soinu-seinaleen bidegabeko erabilera arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 41. Artikulua

Ke edo zarata gehiegi ateratzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. 42. Artikulua

Debekatua dago bide publikoetan ibilgailuak garbitzea, koipeztatzea edo  konpontzea. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 43. Artikulua

Espaloi edo galtzada gainean zamak edo merkatalgaiak uztea edo lekualdatea, edo arrastaka eramatea arau-hauste arintzat hartuko da.

  1. 44. Artikulua

Trafiko-seinaleak kaltetzea arau-hauste larritzat hartuko da. Isunaz gain,eragindako kalteen konponketa ere ordaindu beharko da.

  1. 45. Artikulua

Debekatua dago seinaleen ikuspen normala itsutu, eragotzi edo mugatzen duten toldo, kartel, iragarki edo bestelako instalaziorik jartea. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

  1. VII. KAPITULUA

Prozedurako beste arauak

  1. 46. Artikulua

Agintaritzaren agenteei desmen egitea edo errespetu-falta agertzea arau-hauste larritzat hartuko da, eta arau-hauste oso larritzat hartuko da desmen egiten jarriten bada.

  1. 47. Artikulua

Zirkulazio Kodean edo Trafiko, Ibilgailu Motoredunen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Errege Lege Dekretuan jasotako beste edozein aginduren arau-haustea aipatutako xedapenetan emandako  sailkapenaren arabera zigortuko da, Araudi honetan onartutako kantitateak aplikatuz.

  1. 48. Artikulua

Lehen adierazpena jaso eta 15 eguneko epearen barruan isuna ordaintzeak % 50eko beherapena ekarriko du.

  1. 49. Artikulua

Ondoren aipatutako eragozpenen bat eragiten duten ibilgailuak, gruaz kendu ahal izango dira udal-biltegira: Udalerriko kale batetik ibilgailuen zirkulazioa eragozten bada; espaloi edo zebra-markak dituen pasagune batetik oinezkoen pasoa eragozten bada; behar bezala seinaleztatuta dagoen baimendutako ibia duten garajeetako ibilgailuen sarrera edo irteera oztopatzen bada; eta elbarrientzako, garraio publikoa gelditzeko, zama-lanak egiteko edo zaborra biltzeko erreserbatutako guneak okupatzen badira. Artikulu hau ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

Bide publikotik erretiratu eta udal-biltegian utzitako ibilgailuen jabeek, isunaz gain, horiek erretiratzeak sortutako gastu guztiak ordaindu beharko dituzte eraman ahal izateko.

  1. 50. Artikulua

Bide publikoan ibilgailuen edota oinezkoen zirkulazio normala eragozten duten oztopoak jartzeak aurretiko udal baimena izan beharko du, eta gauez behar bezala seinaleztatuta eta argiztatuta geratu beharko dira.

  1. 51. Artikulua

Udaltzaingoak, segurtasun eta ordena publikoarengatik edota zirkulazioaren zalutasuna bermateko, eragin horretarako behar diren guneetan trafikoaren antolamendua alda dezake aldi baterako, beharrezkoak diren seinaleak jarriz edo erretiratuz.

  1. 52. Artikulua

Udalak, aparkaldi mugatuaren guneak arau ditzake seinaleztapen egokia erabiliz eta gune bakoitzaren premia berezietara egokituz.

  1. VIII. KAPITULUA

Luzaro aparkatutako eta abandonatutako ibilgailuak

  1. 53. Artikulua (Luzaro aparkatutako ibilgailuak)

Edozein ibilgailuk gehienez hilabete egon ahal izango du toki berean aparkatuta. Denbora hori igarota, Udalak ibilgailua kentzeko oharra egingo dio ibilgailuaren jabeari. Oharra jaso eta astebeteko epean ibilgailua kentzen ez bada, Udala arduratuko da kentzeaz. Artikulu hau arau-hauste arintzat hartuko da.

Edozein kasutan, autoaren jabeak isuna eta ibilgailua kentzeko gastu guztiak ordaindu beharko ditu.

  1. 54. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)
    1. Udalak agindu eman ahal izango du abandonatutako ibilgailuak Ibilgailuen Tratamendurako Baimendutako Zentroa eraman eta ondorioz desegin eta deskontaminatzeko:
      1. Ibilgailuak hilabete eta erdi baino gehiago daramanean ibilgetuta edota bide publikotik erretiratuta eta Udalak gordeta, baldin eta jabeak alegazioarik egin ez badu.
      2. Ibilgailua leku berean hilabete bat baino gehiago aparkatuta egon eta bere kabuz mugitzea ezinezkoa egiten duten hondamenak dituenean edo matrikula-plakarik ez duenean.
  2. Komenigarria ikusten den kasuetan, Alkateak edo ordezko agintariak, ibilgailua desegin ordez, trafiko-zaintza edo –kontrola egiten duten udalez gaindiko zerbitzuei adjudikatu ahal izango die.
  3. 55. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Jakinarazpenak Ibilgailuen Erregistroan titular gisa agertzen denari egingo zaizkio, Udalak jabea Erregistroan agertzen ez den beste bat dela pentsaraz dezaketen beste batzuk dituenean izan ezik. Azken kasu honetan, jakinarazpena biei egingo zaie eta erretiratzeko hilabeteko epea emango zaie.

  1. 56. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Gordetako ibilgailuen titularrak ezezagunak badira edo leku ezezagunean badaude eta horiek bilatzeko gestioek emaitzarik ematen ez dutenean, aurreko artikuluan aipatzen den jakinarazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktuen bidez egingo da viagra delivered overnight eta bere kostua titularraren gain joango da, agertzen bada.

  1. 57. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Ibilgailuaren titularrak ibilgailua abandonatzeko borondatea espreski adierazi badu, Udalak egoki ikusten duen moduan jokatuko du.

  1. 58. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Titularrek ordainduko dituzte abandonatutako ibilgailuak jaso eta gordetzeak eragindako gastuak.

  1. 59. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Ibilgailu bat abandonatutzat hartzeak, titularrak hori abandonatzeagatik edo titulartasun horrek ekarritako aurreko betebeharrengatik duen erantzunkizuna ez du aldatuko.

  1. 60. Artikulua (Abandonatutako ibilgailuak)

Trafikoko Probintziako Buruzagitzari jakinaraziko zaio ibilgailu bat abandonatutzat hartzen denean eta ondoren hiri hondakin solidoaren tratamendua ematen zaionean, bere jakinerako eta dagozkion eraginetarako.

  1. IX. KAPITULUA

Zigortze-jardunbidea

  1. 61. Artikulua

Trafiko eta ibilgailuen zirkulazio-gaietan zigorrak jartzeko prozedura administratiboa indarrean dagoen legediak ezarritakoa izango da.

Gidatzeko baimen eta lizentziei, ibilgailuen azterketa teknikoari, zirkulazio-baimenari eta derrigorrezko aseguruaren polizari dagozkion arau-hausteak Gipuzkoako Trafikoko Probintziako Buruzagitzara bidaliko  dira, arau-hauste horiek zigortzeko organo eskuduna delako.

  1. 62. Artikulua

Arau-hauste arinak 60 euroko isunarekin zigortuko dira, arau-hauste larriak 200 euroko isunarekin eta arau-hauste oso larriak 500 euroko isunarekin.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 15 egun igarota sartuko da indarrean.

 

 

Alardea, uztailaren 16an. Ezagutu eta zabaldu.

E-mail Inprimatu PDF

Tradizioak biziak direlako, eraberritu egiten direlako, gaur egungo balioetara eta gizartera egokitu egiten direlako.
Antzuolako alardea, uztailaren 16an, 19.00etan. Ezagutu eta zabaldu.

 

2016ko Antzuolako jaixak. Programa

E-mail Inprimatu PDF

Ikusi progama pdf-an

UZTAILAK 10, DOMEKA
9:30-Txirrindulari lasterketa. LXXI. Antzuola saria. Iñaki Lete XXIV. Oroigarria.
14:00- Jubilatuen bazkaria Herri ikastetxean. Ondoren dantzaldia.

UZTAILAK 14,  EGUENA
12:30- Jai hasiera. Umeen ikuskizuna, plazan.
13:30- Umeen herri bazkaria, Pausokaren eskutik.
18:00- Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
18:30- Txosnak zabaltzea azeitunaren jaitsierarekin.**
19:00- Meza eta salbea.
19:45- Antzuolako zapia jartzea 2015eko jaietatik 2016ko jaiak bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei.
20:00- Ikurrin dantza. Aurten dantzan hasi direnen lehen saioa. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea. Udalbatzaren aurreskua.
22:00- Kuxkuxtu taldearekin kantu afaria plazan.
23:50- Mahai eta aulkiak jasotzea.
00:00- Hontzaren jaitsiera.
Ondoren, 1:30ak arte kalejira Kuxkuxtu taldearekin.
2:30- Gautxori jolasak, txosnetan.**

UZTAILAK 15, EGUBAKOITZA
10:00- Txistulari taldearekin goizeresia.
10:30- Txanpinoiak saltsan lehiaketa.
11:30-13:30- Umeen jolas parkea patioan.
12:00- Meza nagusia.
12:45- Lore lehiaketako irabazle aukeraketa.
13:00- Lore lehiaketako, lepoko zapiaren diseinu lehiaketako eta gastronomia lehiaketako sari banaketa.
13:15- Txanpinoi dastaketa.
14:30- Herri bazkaria Kalebarrenen.
16:30-18:30- Jolas parkea, patioan.
18:30- Koadrilen arteko jokoak herrian zehar. Irulitza txaranga
22:30- Pilota partidak:
Jubenilak: Uribe-Eulate VS Biain-Balerdi
Profesionalak: Jaunarena-Irusta VS Mendizabal-Tolosa. Sarrerak: behean 10 € . Goian 5 €
Olaldek oroigarria emango dio Aitor Mendizabali.
23:00-Asea eta Joxpa, txosnetan.**
23:30- Berriketan, flamenkoa eta txalapartaren arteko fusioa, Plazan.

UZTAILAK 16, ZAPATUA
9:55- Kanoiak sutzea.
10:00- Txistulari taldearekin goizeresia.
11:30- Bergarako  bandaren kalejira.
12:00- Marrazki lehiaketa Plazan, Xinkonaren eskutik.
12:30- Bergarako bandaren kontzertua, Alfredo Glz. Chirlaqueren zuzendaritzapean. Zurrategin.

PEPITA GREUS ………… Pasodoblea…….... P. Pérez
EUSKERIA………Euskal Rapsodia …… M. San Miguel
THREE CELTIC DANCES………………… B. Balmages
-      Reel
-      Air
-      Jig
SINATRA IN CONCERT……………………… J. Nowak
AMAPOLA …………………………….……...J. M. Lacalle
FAME………………………………….…………... M. Gore 

19:00- Mairuaren alardea. Desfilea herrian zehar; ekitaldi nagusia, plazan.
20:30- R ke R elektrotxaranga herriko kaleetan zehar.**
22:00- Suzko zezena, plazan.
22:30- Obaneuke taldearekin erromeria, plazan.
23:00- Kontzertuak txosnetan: Skasti, Huntza eta DJak.**

UZTAILAK 17, DOMEKA
12:00- Salda eta txorixoa, plazan, Jubilatuen eskutik.
12:30- Plazerra irratia ikuskizuna, plazan.
14:30- Herri bazkaria, Ez dot moztuko bizarrak antolatuta.
16:30- Kantaldia, plazan.
18:30- Bolatokiaren inaugurazioa.
20:00- Larrain dantza Oinarin dantza taldearekin.
20:30- Pintxo dastaketa, AKEren eskutik.
20:45-22:00- Fan&go taldearekin erromeria, plazan.
23:00-00:00- Fan&go taldearekin erromeria.
00:00- Hontzaren igoera.
00:15-01:00- Fan&go taldearekin erromeria.

**Txosna batzordeak antolatutako ekintzak

 


3 orria 7-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner