• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Berriak

Kirol udalekuak eta patinaje ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Udan ume eta gazteek kirola egiteko aukera ahuek dituzte: 

- Patinajea
5-10 urte bitartekoentzak
Egunak: astearte eta ostegunetan
Hasi berriak: 18:30ean
Patinatzen dakitenak: 19:30
Tokia: patioan edo kanpo beltzean.

- KIROL UDALEKUAK
12-16 urte bitartekoentzat
Ekainak 27-uztailak 14 (biak barne)
Ordutegia: 10:00-12:15
Udal gimnasioan
Prezioa: Abonatuek 55 euro; ez abonatuek 69 euro (Haur edo gaztetxoa abonatu izateko, beraien gurasoak Gimnasioko abonatuak izan behar dira
Kirol ekintzak egingo dira: spinning, tonifikazioa, zunba, zirkuituak, zirku ekintzak, tenisa, patinajea, hokey-a... Baita modalitate desberdinak ere: tenisa, patinajea, hockeya...

Informazioa
Antzuolako Udal Gimnasioan 943 766 661 telefonoan edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

 

 

Udarako bi peoi kontratatzeko deialdia

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu hiru hilabeterako, peoi- eta garbiketa-lanak egiteko udal-langileekin batera. Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta  eskaera egiteko epea ekainaren 27an bukatzen da. Eskola Ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira, baita gidatzeko B-1 gida-baimena ere eta, gutxienez, 1. hizkuntza eskakizuna. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaletxera.

Antzuola, 2016ko ekainaren 22a

Alkatea. Beñardo Kortabarria Olabarria

 

Jaietan koadrillen arteko jokoak

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 15an, aurreko urteetan bezala bazkaria egingo da, Ondoren, arratsaldean, 18:30ean, koadrillen arteko jokoak egingo dira.

Txarangarekin herrian zehar toki batetik bestera joango gara. Guneak: kanpo beltza, Zurrategi, Plaza eta Ibarrondo.

Jokoak ondo pasatzekoak izango dira. Era honetakoak:

-       Zaku erraldoi lasterketa
-       Sokatira
-       Irrintzia botatzea
-       Kaskara batzea

Parte hartu dezakete: 12 urtetik gorakoek.

Taldeak: 8 lagunekoak izango dira. Izena ematean taldearen izena emango da.

Epaimahaikideak: talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du.

Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean

Izena emateko azken eguna: ekainak 24, ostirala.

 

 

 

Antzuolako jaietako postuen eskaera inprimaki orria

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako jaiak aurten uztailaren 14an, 15ean, 16an eta 17an izango dira. 

Klikatu hemen jaietan postua eskatzeko inprimaki orria ikusteko.

 

Aihertarrak udalekuetan eta gure etxeetan

E-mail Inprimatu PDF

Antzuola Nafarroa Behereko Aiherrarekin senidetuta dago.
Herri bietako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, aurten Aiherrako umeek ere hartuko dute parte udalekuetako bost egunetan.
8 urtetik 12 urte arteko hogei bat ume etorriko dira Antzuolara.

  • UDALEKU EGUNAK GUZTIRA: uztailaren 1etik 14ra. Ordutegia: 9:30-13:00.
  • AIHERTARRAK ANTZUOLAN EGONGO DIREN EGUNAK: uztailaren 3an, domekan, etorri eta 8ra arte, ostiralera arte.

Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean lehen bailehen.

  •  Izena:
  • Abizenak:
  • Helbide elektronikoa:
  • Mugikorra:
 


5 orria 7-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner