• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Berriak

Haurreskolan izena emateko epea zabalik

E-mail Inprimatu PDF

ESKAERAK EGITEKO EPEA: urriaren 1etik aurrera, plazak bete artean ez da itxiko epea.

INFORMAZIO GEHIAGO: Haurreskolan bertan, 13:00etatik 14:00etara

Edozein zalantza baduzue deitu telefono honetara 943 78 60 15

 

 

Eskerrik asko alardean parte hartzeagatik!

E-mail Inprimatu PDF

Alardearen elkarteak eta Antzuolako Udalak eskerrak eman nahi dizkie alardean parte hartu duten guztiei, dena primeran atera delako. Herri izatearen harrotasuna adierazten duen ekitaldiaz antzuolar eta kanpotar askok gozatu ahal izan dute. Plaza ikusi besterik ez zegoen. Bete egin zen.

Parte-hartzaileak ere asko, aurten 200dik gora. Eskerrik asko denei, bai atzean lanean jardun dutenei (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak...), bai alardean modu zuzenean irten direnei, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuari bizirik eustearren.

Alardeko argazkiak ikusteko: http://www.antzuolakoalardea.com/galeria/argazkiak/irudiak/2015 edo zuzenean klikatu hemen 

 

 

Osasun arreta euskaraz

E-mail Inprimatu PDF

Lagun iezaguzu mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen. Eskertuko dizugu

Osasun alorrean hizkuntza-eskubideen urraketa etengabea da eta egoera hori okertu egiten da nabarmen hainbat momentutan, zerbitzuen berrantolaketak edota langileen ordezkapenak euskara kontuan hartu gabe egiten direnean, besteak beste. Uda garaian arazo horiek handitu egiten dira. Adibidez, iazko udan langile elebidunak erdaldunekin ordezkatu ziren hainbat kasu ezagutu genituen. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diogu Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen garen osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak.

Herritarroi dei egin nahi dizuegu zuen osasun asistentzia euskaraz jaso edota lanean euskaraz aritzeko zailtasun edo oztopoak baldin badituzue, zuen kasua jakinarazi dezazuen. Horretarako UEMAren webguneetan formulario bat betetzeko lotura izango duzue, informazioa UEMAri helarazi, behar diren bitartekoak har ditzan. Formulario horrekin osasun zerbitzuetako langile zein erabiltzaileei ordezkapen masiboen garaian kexak egiteko bidea erraztu nahi da. Izan ere, ohikoa denez, horien kudeaketa Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egingo du, horrela dagokion kasuetan.  Helburua osasun etxeetan gertatzen diren egoeren berri modu azkarrean jasotzea da.

Herritarrok osasun asistentzia euskaraz jasotzerako orduan dituzuen arazoak jakinarazteko bidea errazteko asmoz formularioa sortu dugu, www.euskarazbizinahidut.eus webgunean.

OSASUN ARRETA EUSKARAZ JASO EZ DUZULAKO KEXARIK BADUZU, JAKINARAZ IEZAGUZU

UEMA
EHE
Behatokia
Kontseilua
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Euskaltzaleon topagunea
LAB
Medikuntzako asanblada
Berdin elkartea

Beste barik, eta informazioa zure interesekoa izango zelakoan, ondo izan eta laster arte.

 

Etxeko konpostajean sakontzeko saioak

E-mail Inprimatu PDF

Debagoieneko Mankomunitateak Etxeko Konpostajearen Jarraipen eta Aholkularitzarako Bigarren Kanpaina iazko azaroan abian jarri zuen eta bertan, besteak beste, konpostajearekin oso inplikatuta dauden erabiltzaileentzat aholkularitza espezifikoko programa bat eskaintzen da. 

Hori horrela, behar bereziak dituzten aipatutako erabiltzaileentzat formazio espezifikoko bi saio antolatu dira, biak berdinak baina egun eta leku ezberdinetan; ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Oñatiko Pleno Aretoan bata, eta bestea, ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan).

Formazio espezifikoko saio hauetan, arlo hauek landuko dira:

-          Legedia
-          Konpostajea zer den eta beharrak (auzo eta etxeko)
-          Konpostaren kalitatea eta ezaugarriak (kimiko, fisiko, eta abar)
-          Arazoak eta jarraibideak
-          Uste okerrak
-          Norberaren konpostaren analisiak
-          Erabilerak
-          Zalantzak 

Etxeko konpostajean sakontzeko antolatu diren saio formatibo hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, aldez aurretik honako telefono hauetara deitzea eskatzen da:
- Debagoieneko Mankomunitatea: 943 79 35 98 (Kristina).
- Vermican: 687 54 39 90 (Joseba).

 

 

Argazkiak: inauteriak, 8 miliak, Olentzero, Aiherra-Antzuola, haur eguna,...

E-mail Inprimatu PDF

Argazki hauetaz gain, beste asko dituzu ikusgai www.antzuola.com webgune honetako eskuma aldean, behe-behean, duzun irudi bilduma bannerrean. Bestela sakatu hemen.

INAUTERIAK: otsailaren 28an, ostiralean izandako ekintzak eta domekakoak, martxoaren 2koak ikus ditzakezu: sorgin dantza, bazkaria eta ondorengoak. Sakatu hemen

Dantzak_eta_mozorroak_85

AntzuoLako zortzi miliak.  Bigarren edizioa izan da otsailaren 16koa. 260 korrikalari, 60 lagun lanean,eguraldi eta giro bikaina... benetan arrakastatsua. Argazkiak hemen

Helmugan_202

OLENTZERO ETA Mari Domingiren etorrera izan genuen 2013ko abenduaren 13an. Argazkiak hemen sakatuta ikus ditzakezu.

P1350626

Aiherra-Antzuola senidetze eguna izan genuen 2013ko urriaren 27an. Eguraldia ere alde izan genuen. Egun bikaina! Ikusi hemen.

Haurren dantzari egun arrakastatsua izan da aurtengoa ere. Argazkiak Ikusi hemen.  

Haur_dantzari_eguna_20131013_256

Jaiak: jaien hasiera moduan, aurten, buruhandien aurkezpena izan genuen. Argazkiak ikusteko Sakatu hemen.

Buruhandien_aurkezpena_20

Mairuaren alardeko argazkiak, berriz, hemen sakatuta.
Eta gainontzeko ekintzak: udalbatzaren dantza, patata tortila lehiaketa, larrain dantza, AKEren pintxo dastaketa, barrakak, umeen ekintzak, domekako herri bazkaria... eta gehiago, hemen sakatuta.
Antzuolako argazki gehiago eta aurreko urteetako jaietakoak ikusteko, webgunearen sarreran dagoen irudi bilduma atalean dituzu. Edo bestela, sakatu hemen.

Ahotik bihotzera. I. ipuin maratoia egin zen apirilaren 21ean Torresoroan. Bertsolariak eta kontalariak, Antzuolakoak eta kanpokoak. Orereta, Laudio, Arrasate, Legazpi edo Urretxutik etorri ziren gurera kontatzera eta kantatzera. Hemen dituzu argazkiak ikusgai. Sakatu.

Ahotik_bihotzera_I._ipuin_maratoia._20130421_42

 

Bertsoklown, klowna eta bertsolaritza uztarturik, taula gainean 20130414an.. Ikusi argazkiak hemen sakatuta.

Bertsoklown_20130414_7


Korrika txikia
. Martxoaren 21ean egin zen Korrika txikiaren argazkiak hemen dituzu ikusgai. Sakatu hemen edo ikusi eskuman, behean dagoen irudi bilduman, ekintza bereziak barruan.

Korrika_txikia_20130321_22

 

Erlauntzaren sekretua ipuin musikatuaz disfrutatzeko aukera izan genuen martxoaren 17an. Bergarako musika eskolaren produkzio bat lehen aldiz Antzuolan. Antzuolako 12 ume Bergarako beste askorekin batera ikusteko aukera dugu argazki hauetan

Bergarako_musika_eskola._Erlauntzaren_sekretua._20130317_19

 

Antzuolako 8 miliak arrakastatsuko argazkiak ikusgai dituzu. Sakatu hemen edo ikusi eskuman, behean dagoen irudi bilduma / Kirolak barruan.

Jabi Etxanizek ateratako argazkiak ere ikus ditzakezu google+en: sakatu hemen

Bestetik, sailkapena ere hemen duzu. Sakatu hemen

Antzuolako_1._8_miliak._Herrigunean._69 Aitzagatik_Kaixetara_bidean._Antzuolako_1._8_miliak_114

 

Inauterietako argazkiak. Eskuman dagoen irudi bildumaren barruan, jaiak / inauteriak / 2013 . Bestela zuzenean horra sartzeko, sakatu hemen

 Ijitoak_4 Ostirala  Oinarin._Dantzak_56

Argazki horiez gain, beste asko ikus ditzakezu www.antzuola.com webgune honetako eskuma aldean, behe-behean, duzun irudi bilduma bannerrean. Bestela sakatu hemen.

 

 


6 orria 7-tik

Izen emateak

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner