• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Agenda
Berriak

Antzuola 2030era begira. Gonbidapena

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako Udalak 2030 urtera begirako Plan Estrategikoa osatu nahi du aurten. Egitasmoa akordio politikotik abiatzeak eta epe luzeko plana izateak garrantzia berezia ematen diote, bertan Antzuolak hurrengo urteetan hartuko duen norabidea erabakiko baita.

Horregatik, ahalik eta babes gehien izango duen plana osatu nahi da; herritarren ahotsa entzun, eztabaida irekia eman, eta erabakiak denon artean hartzeko partaidetza prozesu bat jarriko da martxan.

Antzuolako Udalak prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaitu, eta xehetasunak ezagutzeko dei egiten du otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:00tan Torresoroako aretoan egingo den aurkezpen publikora gerturatzera.

Adeitasunez.

Alkatea
Beñardo Kortabarria

 

Agenda. Herriko ekintzak.

E-mail Inprimatu PDF

Otsailak 3, zapatua
San Blas egunaren ospakizuna, San Blasen.

Otsailak 4, domeka
-        Santa Ageda bezpera dela eta, kintoak kantuan aterako dira 6.00etan.
-        Santa Ageda egunaren ospakizun meza, Santa Ageda ermitan.
-        Santa Ageda eskean aterako dira abesbatza, txistulariak, Anelkar eta Sagiri elkartekoak. 12:00etan.
Batzen den dirua Sahararen aldeko Sagiri Elkartearendako izango da.
-        Mahai jolasak probatzeko, ikasteko eta eurekin jolasteko aukera Jolaseneak antolatuta. Adin guztietakoendako; 8 urtetik beherakoak gurasoekin joatea komeni da.
-        Helduentzako zinea: Hanna Harendt
Hannah Arendt, emakume filosofo, pentsalari, kazetari, judu eta Estatu Batuetara
erbesteratua Adolf Eichmannen epaiketaren berri emateko Jerusalemera bidali du The
New Yorker egunkariak non epaileek herio-zigorra ezarriko dioten gerra kriminal naziari.
Lau urtetan zehar, eztabaida sutsuen artean, Eichmann in Jerusalem: A Report on the
Banality of only today canada pharmacy Evil izeneko liburua idatzi zuen. Nazioartean zalaparta handia sortu zuen
argitalpenak berehala.
ALEMANIA 2012 - JATORRIZKO HIZKUNTZA: ALEMANA, INGELESA, FRANTSESA, HEBREERA, azpitituluak euskaraz.
IRAUPENA: 113’
FILM BIOGRAFIKOA
18:30ean, Torresoroan. Sarrera: doan.
 
OTSAILAREN 9AN, OSTIRALEAN
Potx eta Lotx pailazoak, Torresoroan.
Bi saio: 17:00 eta 18:30
Sarrera: 5 €
Otsailaren 5ean jarriko dira salgai liburutegian eta udaletxean.
 
OTSAILAREN 11n, DOMEKAN
10:30- DANTZARIEN KALEJIRA. 
Oinarin dantza taldeari esker, bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta hezitzailea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da.
 
12.30- SAIO NAGUSIA, PLAZAN.
·       Baztango esku dantza
·       Launako
·       Arku dantza
·       Erre zaituzte
·       Antzuolako makila txiki
·       Kortes
·       Txantxoak eta azkaidarrak
·       Sorgin dantza
·       7 jauzi eta txulalai
Antzuolako inauterien berezitasuna eta informazio gehiago: www.antzuola.com/kultura/Antzuolakodantzak

14:30- BAZKARIA, FRONTOIAN.
Umeendako Menua
Makarroiak+tomatea+txorixoa
Solomoa errebozatuta + txip patatak
Postrea
Edateko: Ura
10 €
 
Helduendako menua:
Marmitakoa
Oilasko erdi + entsalada
Hojaldre tarta + izozkia
Edateko: ura eta sagardoa
Kafea eta infusioak
15 €

Frontoian bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu frontoian.
Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak salgai jarriko dira urtarrilaren 25ean, ostegunean. Erosteko azken eguna: otsailak 5, astelehena. 
Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien artean aurrera aterako denez, lanean parte hartzera dei egiten da. Hala, mahaiak prestatzeko eta muntaia egiteko 13.30ean elkartuko gara frontoian.
Mahaiak zerbitzatu bazkari txartela erosi dutenen artean egingo da, Korrika edo Trekutz egunean egin zen bezala.

17:30- MOZORRO LEHIAKETA  
Lehiaketan nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Musika aparatua egongo da, baina talde bakoitzak eraman beharko du bere grabazioa edo doinua.
Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 € arteko gastua egiteko aukera. Hortik gorakoa taldeak jarriko du. Taldea 10 lagun baino txikiagoa denean, buruko 20 € emango da.
Epaimahaia: aurkezten den talde bakoitzak epaimahaikide bat jarriko du.
17:30- Gesaltza TXARANGAREN SAIOA. 

Otsailak 13, martitzena
Inauterietako afaria Landatxopen. MOZORRO LEHIAKETA egongo da eta mozorro onenari saria emango zaio. 18:00etatik aurrera.
Izena emateko: Lokalean, otsailaren 5ean eta 6an 16:00etatik 18:00ra
Ordainketa: Izena ematerakoan, 4€ ordaindu beharko dira
 
Otsailak 17, zapatua
Hezkuntzaren inguruko gogoetarako mintegia, 4 gonbidaturekin:
Rebeka Ubera (EHBilduko Legebiltzarkidea)
Xabier Arregi (Antzuolako eskolari buruz doktoretza tesia egin duena)
Xabier Sarasua (hikhasi-ko kidea)
Mikel Bargiela (Antzuolako zinegotzia)
Torresoroan, 10:00etatik aurrera.
Otsailak 18, domeka
Antzuolako 8 miliak
- 10.30- A8M helduen mendi lasterketaren irteera.
- 11.00- A8M minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.
Bi frogen ostean, hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat eta herritarrentzat.
- 13.00- Sari banaketa.
 
Otsailak 23, egubakoitza
Antzerkia: El moderno, Onceren eskutik.
Torresoroan, 17:30ean.
 
Otsailak 24, zapatua
Leteaz kantuberbetan, Jon Sarasuarekin. Xabier Leteri buruzko kantaldi mintzatua eta hitzaldi kantatua. Bere kantu-ibilbideari buruzko interpretazio pertsonal bat, gitarrak eta pianoak lagunduta.
19:30ean, Torresoroan
Sarrera: 3 €

OTSAILAK 25, DOMEKA
Mahai jolasak probatzeko, ikasteko eta eurekin jolasteko aukera Jolaseneak antolatuta. Adin guztietakoendako; 8 urtetik beherakoak gurasoekin joatea komeni da.
Presentación y ocasión de probar y jugar a juegos de mesa. Para todas las edades; es recomendable que los menores de 8 años vayan acompañados.
17:00etan, Olaranen. 
 
Otsailak 27, martitzena
Nigan, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako.
Helburua: gure  barnetasuna ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea.
18:30-20:00, Olaranen.
Otsailak 28, eguaztena
Hitzaldia: gure eskola hobeto ezagutzen. Eskolak eta Pausokak antolatuta.
Hizlaria: Xabi Arregi. Antzuolako eskolari buruz doktoretza tesia egin duena.
Torresoroan, 18:00etan.
 

IKASTARO-TAILERRAK

MEMORIA TAILERRA
Eguna: Astean behin, asteazkenetan
Hasiera: Otsailak 14
Bukaera: Maiatzaren 16an
Ordua: 09:30etik 11:00etara
Lekua: Jubilatuen lokalean
Izen-ematea: otsailaren 9 arte, Landatxoperen tabernan, horretarako dagoen orrian.
 
KZGuneko ikastaroak
Otsailak 12-23. Egunero, astelehenetik ostiralera.
  1. Oinarrizko interneta. 20 ordu. 09:00-11:00
  1. Smartphoneak eta tabletak. 20 ordu. 11:00-13:00
Emango diren gaiak, besteak beste: erosketak internetez modu seguruan, medikuarentzako txanda, google maps… eta bertaratutakoek interesgarri deritzotena.
 Izena emateko azkenengo eguna: urtarrilaren 31.
 Izena ematea: liburutegian (943 766 065) edo udaletxean (943 766 246).
 Informazio gehiago liburutegian (943 766 065).
 
LUZAKETAK OLARANEN
Egunero, jai egunetan  izan ezik, luzaketak Olaranen 09:30etik 10:15era, Landatxope jubilatu elkarteak antolatuta. 
Edozein antzuolar joan daiteke, Landatxopeko bazkide edo nagusia ez izan arren ere. Doan.
 




















 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Antzuolako liburuak salgai

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolako udalak hainbat liburu, grabazio eta mapa ditu argitaratuta. Batzuk agortuta dauden arren, oraindik udaletxean geratzen direnak zabaltzeko asmoz, udalak moduz eskuratzeko moduan jarriko ditu salgai. Hala, bihar, maiatzaren 20an, San Isidro azokan salgai egongo dira eta hemendik aurrera udaletxean eta liburutegian ere eskuratu ahal izango dira.

Prezioak
Liburu 1- 5 €
2 liburu- 8 €
3 liburu- 10 €
Material dena- 25 €
Aiherra Antzuola, Mugak zubi. DVDa, 5 €

LIBURUAK
Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 
Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 1996.
Antzuolako hizkera. Jone Larrañaga Igartza. 1998. 
Antzuolako ohitura zaharrak. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2002
Lurretik mahaira. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuolako Trena. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Maristak Antzuolan. Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Ura Antzuolan. Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria. 2006.
Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako udala eta Aiherrako udala. 2011

UDALAK zuzenean argitaratu ez dituenak:
Antzuolako toponimia. Kristina Pavo. Euskaltzaindia.
Ondorengoek jakin dezaten. Kruz Azkarate. Auspoa liburutegiak argitaratuta. 2009.
Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal herrian. Alfonso Ugarte (1879-1937) y la reforma de la música sacra en i recommend buy generic cialis online territorio vasco-navarro. Ainhoa Kaiero Claver. Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumak argitaratuta.

BESTELAKOAK
Antzuolako mapa. L. del Barrio, I. Ramirez de Okariz, L. Zaldua. 1994.
Antzuolako mapa toponimikoa. 2016
DVDa: Aiherra Antzuola, Mugak zubi. 2015

 

 

Jolasenea, mahai-jolasen elkarte berria

E-mail Inprimatu PDF

Jolasenea elkarte berria dugu Antzuolan. Honelaxe aurkeztu digute taldekideek elkartea: Azken urteotan etxeko apaletan mahai-jolas sorta handitzen joan zaigun lagun-talde bat gara, eta erabaki hau hartu dugu: Jolas hauek interesa duen edonori erakustea. Guk dauzkagun jolasak zuei denoi erakutsi eta jolastera gonbidatu nahi zaituztegu.

Asko kostatzen zaigu, jolas berri bat eskutan hartzen dugunean, arauak irakurri, ulertu eta beste bati azaltzen hastea. Lan hori erraztu nahi dugu.

Banaka, binaka, taldeka, konpetitiboak zein kooperatiboak, eta adin ezberdinetarako egokiak direnak. Ziur gaude zuretzako moduko jolasen bat badugula. Ahal dugunean Olaranen elkartzen gara, baina ez dugu momentuz ordutegi finkorik. Interesa izan ezkero, jarri gurekin harremanetan Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla bidez.

Hauek dira antolatu dituzten lehen bi saioak: 

Maiatzak 14, domeka
Antzuolako lehenengo Catan txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
17:00etan, Olarango ekintza aretoan.
Irabazlearentzat, 'Exploradores' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CatAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero, idatzi helbide honetara:  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
 
Maiatzak 28, domeka
Antzuolako Lehenengo Carcassonne Txalpelketa, Jolasenea mahai-jolas elkartearen eskutik.
Olarango ekintza aretoan, 17:00etan.
Irabazlearentzat, 'Sanjuan' mahai-jolasa, eta estatu mailako finalean egoteko aukera.
Izena emateko: bit.ly/CarcAntzuola
Jolasa ezagutu nahi izanez gero idatzi helbide honetara:  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Informazio gehiago: facebook.com/jolasenea
​​
 

Kursaalera busa apirilean eta maiatzean

E-mail Inprimatu PDF

Antzuolatik autobusa izango da KURSAALERA kontzertu hauetara joateko:

Apirilaren 22an, zapatua, 20:00etan Kursaalen izango den Tchaikovsky symphony orchestraren Zisneen lakua kontzerturako. Izena emateko azken eguna: apirilak 18, asteartea
Maiatzaren 29an, astelehenean,  20:00etan Pat Metheny eta bere taldea. Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, asteazkena

 Autobusa bi egunetan Sagastin 18:00etan atera eta Kursaal atarira joango da. Ikuskizuna amaitutakoan berriz Antzuolara itzuliko da.

Prozedura:
Interesdunek Kursaaleko  webgunean ikuskizunerako sarrera erosi  beharko dute:  www.sarrerak.kursaal.org
Ondoren, autobuseko  tokia erreserbatuko da Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46  edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla  

Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa da, aipatutako telefonora deituz edo korreoa bidaliz. Behin erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu eta bere adina egiaztatu ostean, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Langabetuak ere promozio honetaz balia daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

Ikusi kartela

 


1 orria 7-tik

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner