• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Antzuola

Jaiak eta ohiturak

E-mail Inprimatu PDF

1. JAI NAGUSIAK

makiltxikiUztaileko hirugarren igandean bukatzen dira, ostegunean hasita. Jaietako ekintzarik nagusiena larunbatean egiten den Mairuaren Alardea da.
Alardearen ondoren, herriko dantzariek jaietan urtero dantza saioa eskaintzen dute.  Besteak beste, “Trokeo-dantzak” izenarekin ezagutzen ditugun dantzak egiten dira; hau da, makila txikiak, makila handiak, zinta dantza eta uztai edo arku-dantza.

 

 

Jaiak

 

2. AUZOETAKO JAIAK

san_blas_2San Blas: otsailaren 3an da San Blas eguna, baina aste horretako zapatuan ospatzen da jaia Basaldeko ermitan. Katarro eta eztarriko gaitzen zaindari dela esaten da. Egun horretarako herriko okinek apropos egindako San Blas opilak eta kandelak bedeinkatzen dira.

 


santageda_jSanta Ageda: Galartza auzoan ospatzen da otsailaren 5ean. Bezperan herriko kintoak eguna argitu bezain azk
ar, Antzuolan baserririk baserri ibiltzen dira kantuan, santa eskean. Gero, ilunabarrean, herrira jaitsi eta auzoz auzo ibiltzen dira, kantuan.


Ondarreko jaixak: Korpus egunaren asteburuan ospatzen dira. Zapatu goizean, besteak beste,  gimkana izaten da. Arratsaldean ere umeendako ekintzak izaten dira nagusi: krossa, jolasak, merienda... Gauean auzotarrek gertatuko afarian giro aparta izaten da. Domeka goizean  prozesioa izaten da ekitaldi nagusia.
Uzarraga: San Joanak (ekainak 24) dira Uzarragako jaiak, bezperan zuhaitza sartu eta sua pizten da. San Joan Txiki (abuztuak 29) ere ospatzen da.
kalebarren2Kalebarren: ekainaren 29an dira Kalebarrengo jaiak, San Pedroak. Bezperan, gauean, auzoko balkoi edo lehioetan loreontziak lapurtu eta beste toki batean lagatzeko ohitura omen zegoen. Jaietako ekintzarik aipagarrienetako bat zapatu gauerdian egiten den sagar
dantza da eta bi urtean behin egiten den asto karrera.

san_martzialSan Martzial: Lizarraga auzoko zaindaria dugu. Jaia ekainaren 30ean ospatzen da, ermitan bertan, herriko plazatik 2,7 km-ra. Auzokoek San Martzial egunean ateratzen dute bertako pitxer berezia “sirve para San Marcial” idatzita daukana.

 

 

3. SAN ISIDRO

san_isidro2Berez, maiatzaren 15ean da, baina feria aste horretako zapatuan egiten da. Orain dela gutxi arte ganadu eta baserriko tresnen azoka egiten zen bakarrik baina orain ganadu, artisauak eta janari saltzaileak izaten dira.


 

4. INAUTERIAK

ihauteriakInauterietako igandean sorgin dantza egiten da. Hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira. Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Ez dakigu sorgin dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek, baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dantzatzen zen Antzuolan sorgin dantza. Dantza honekin batera beste hiru pertsonaia berezi izaten ziren inauterietan: hartza, tximinoa eta hezitzailea.

Garai hartan goizean atera eta baserriz baserri ibiltzen ziren txanpon edo sari bila. Gero kalera itzuli eguerdi aldera eta bazkaldu egiten zuten, arratsaldean jaiari jarraitzeko.

1990ean berreskuratu zuen sorgin dantza Oinarin dantza taldeak eta hurrengo urtean atera ziren hartza, tximinoa eta hezitzailea.

Hartza eta hezitzailea ikus litezke Euskal Herriko beste herri batzuetan, baina tximinoa ez da beste inon azaltzen. Hemengo ikerlariek ez dute aztarnarik bilatzen tximinoaren gainean. Esaten dute Tximinoak sasoi bateko Txerrena (deabrua) ordezkatu zuela XX. mende hasieran.

Orain ez dira ateratzen eskera auzorik auzo dantzariak inauterietako domekan. Hamarrak aldera ateratzen dira kalera: talde bat Sorgin dantza eginez Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea Kalegoi aldera; beste taldea inauteri giroko dantzak eginaz Kalebarren aldera. Horrela denak herriko kale guztietan dantzatu ondoren elkartuko dira txoko batean salda beroa hartu eta sabela berotzeko. Ondoren 12:30ak aldera denak Herriko plazan, dantzari txikiekin batera jaialdi ikusgarria eskaintzen dute, talde bakoitzak dantza ezberdinak dantzatuz. Bukaera sorgin dantzarekin ematen zaio goizeko ekitaldiari.

 
sorgin_dantzaSorgin dantza hau Bergarako oihal edo hari langileak Lasarte-Oriara lanera joan zirenean eroan zuten harantz. Dena dela, antzuolarrok geurea bezala daukagu eta horrela dantzatzen dugu. Ikusita gainera noiztik dantzatu izan den Antzuolan eta dantza honekin batera beste hiru pertsonaiak ere beti elkarrekin izan direla.

Ez dakiguna da inauterietan ateratzen den hartzak zerikusirik duen 1867an Laskurain baserri ondoan hil zuten hartzarekin. Dakiguna da hartz hori izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.

1905ean Udal Ordenantzek inauterien gainean diotena:

20. araua. Mozorrotuta kalean ibiltzea onartuko da. Hala ere, ezinezkoa da aurpegia estalita eroatea arratsaldeko otoitz kanpaiak jo ondoren (arratsaldeko 6ak?). Biatiko Santua aurretik pasatzen bada, aurpegiko kareta kendu egin beharko da.
21. araua. Magistratura, apaiz, militar edo beste ofizial jantzirik imitatzea debekatuta dago.
22. araua. Erlijioaren, Estatuko moralaren nahiz pertsonen aurka joan daitezkeen antzezpenak, nahiz gaizki esanak debekatuta daude.
23. araua. Ezinezkoa izango da armak eroatea.
24. araua. Norbaitek faltaren bat egingo balu, daroan kareta agintariak esanda kenduko da.
25. araua. Esandako arauen aurka egiten dutenak agintarien aurrean eta eurak emandako erabakiekin epaituko dira.

 

Buletina jasotzeko

captcha
Antzuolako doinua
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner